Arrupe munduan

Gure etxetik lau kilometrotara, Txindokiren oinetan, Abaltzisketako partean, dago Arrupe baserria. Pedro Arruperen izena prentsan azaltzen hasi zenean, atentzioa eman zidan kointzidentzia horrek. Ez dakit toki askotan diren Arrupe baserriak, eta ez dakit Arrupe abizena Abaltzisketako baserri horretatik hedatua denik ere.

Hogeita bost urte dira Pedro Arrupe handia hil zela. Hori dela eta, ‘Hemen’ aldizkariak oso-osorik hari eskaini dio 49. alea. Soro handi batean galburuak han-hemenka bildu ohi diren eran nik ere bilduko ditut pintzelada batzuk euskal pertsonarik unibertsalenetako baten memoria ondratzeko asmoz.

Pedro Arrupe Gondra da haren deitura osoa. Bilbon jaio zen (1907). Erroman hil (1991) Orduan esan ohi zen bezala, familia onekoa genuen. Oso gazterik gertatu umezurtz. Madrila joan zen medikuntza ikastera. Derrigorrezkoa da lagun egin zituen bi pertsona aipatzea: Severo Ochoa  eta  Juan Negrin, gero bata Nobel sariduna eta bestea Errepublikako lehen ministro. Medikuntza utzi eta jesuita sartu zen. Madrilen ezagutuko ditu pobreziaren lehen ukituak. Horretan sentiberatasun handikoa zen. “Bere buruarekiko oso zorrotza eta besteekiko zeharo eskubazabal”, diote biografoek.

1932an  irten egin behar izan zuten jesuitek Espainiatik, eta, ibilian-ibilian, Estatu Batuetara iritsi zen. Heriotza-zigorra emanda, segurtasun handiko kartzeletan zeudenak bisitatzen hasi zen. Gero Japoniara; han, Yamaguchi hirian, espioitzat harturik, atxilotu egin zuten. 33 egun eman zituen preso. Baina gertaerarik latzena Hroshimakoa. Amerikarren bonba atomikoak hantxe harrapatu zuen, nobizioen maisu zela. Hori ahaztu eta laster ekin zion ospitale inprobisatuak muntatzeari. Gertakari mingarria, baina pertsona eta kristau moduan irmotasun berezia emango ziona.

Arrupe gizon ausarta zen. Hala esan zion Francori: “euskal gazte ugari ari da poliziaren torturak jasaten”, Francok frogak estatu eta Arrupek erantzun: “Baditut testigantza zuzenak”. Beste bertsio batean arabera, frogak eskatzean, hau erantzun zion: “torturatutako gazte batzuk bizkarrak ikusi ditut”.

70eko hamarkadan, Jenerala zela, jende asko ari zen Konpainia uzten, eta hauxe atera zitzaion: “Azkenak itzal ditzala argiak”.

1974an, Jesusen Bilkura Nagusian garrantzi handiko dokumentua, “Fede eta Justizia”, landu eta onartu zuten, baina  Paulo VI.ak zorrotz agindu zion Konpainiaren barnen egiten ari ziren aldaketak bertan behera uzteko. Juan Paulo II.a ere kontra jarri zitzaion, eta Arrupek dimisioa eskatu, baina Aita Santuak ez zion onartu. Bestetik, ordezkoa Konpainiak berak hautatu beharrean, Aita Santuak inposatu zion (Aita Dezza) Beraz, momentu zail asko izan zuen bizitzan zehar. Esan dugu Sentibera zela, eta Ellakuria eta haren beste sei lagun hil zituztela esan ziotenean negar egin omen zuen.

Baina Konpainiaren barruan bertan ere bazituen etsaiak. Esate baterako, behin Loiolara egindako bisita batean, hau idatzi zioten: “Euskaldun batek sortu zuen Jesusen Konpainia eta beste euskaldun bat ari da apurtzen”. Baina Arrupe aurrerakoi, espiritual eta mistikoak, krikak kritika, garbi ikusten zuen bideari jarraitu zion. Berrikuntzekin kontuz ibiltzeko esan zion Juan Paulo II.ak, eta Arrupek erantzun etorkizuneko erronkei aurre egin behar zaiela.

Harenak dira hitzak hauek: “Gaitza ongiarekin menderatzen da, gorrotoa maitasunarekin eta egoismoa eskuzabaltasunarekin; eta hori guztia beharrezkoa da, mundu honetan justizia bultzatzeko”. Harenak hauek ere: “Justiziarako heztea, beraz, aldaketarako heztea da, transformaziorako agente efikazak izango diren gizakiak formatzea”. Xumetasunaren maitale zen: “… gure bizitza indibidual, familiar, sozial eta kolektiboari askoz ere sinpletasun-tonu handiagoa emateko erabaki sakona, luxuaren eta lehia sozialaren espirala behingoz hauts dezagun”.

Harena berriz ere: Ralp Lapp-ek trenarekin konparatzen du mundua: «burdinbidean barrena hor doa trena, gero eta abiadura handiagoa hartuz; burdinbidean badira ez dakigu zenbat orratz, trena hainbat helmuga-puntu ezezagunetara daramatenak. Lokomotorean ez dago zientifiko bat bera ere eta orratzetan deabruak egon daitezke. Gizartearen gehiengoa azkeneko furgoian doa, atzera begira». Eta jarraituko du: “Gizakiari dion maitasunak lokomotorean kokatzera bultzatzen du kristaua, kokatu eta trena, efikazia osoz, norabide zuzenean gidatzera”.

Patxi Álvares de los Mozosen esanean, “Apostolutza sozialaren eragile nekaezina izan zen Arrupe, eta behin eta berriz errepikatu zuen dimentsio sozialak edo justiziazkoak presente egon behar zuela Jesusen Lagundiaren lan apostoliko guztietan”.

Sentibera zela esan dugu, hori ikusteko ez dago adierazten harrigarri edo deigarri  hau irakurtzea besterik: “Hiroshimako bonba… Gaur egun askoz leherketa arriskutsuagoak etortzen zaizkit burura, gizakiaren espirituan bertan erroturik daudenak”·

Berrikuntzekin kontuz ibiltzeko esan zion Juan Paulo II.ak, eta Arrupek erantzun etorkizuneko erronkei aurre egin behar zaiela.

Kontuak kontu, giza kalitate aparteko pertsona baten aurrean gaude, eta euskaldun unibertsalenetariko baten aurrean ere bai.

Bai Horixe, 160519, luzatua.

 

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s