Gu hezi ginen kultura

Gu hezi garen kulturan oso inportantea da arauak betetzea. Hori eskatu izan zaigu txiki-txikitatik. Bizitza erlijiosoaz mintzatzen bagara, hamar aginduak; bizitza zibilaz mintzatzen bagara, legea. Zenbait sektoretan ‘moda’ hori oraindik ez da pasatu; hobeto esan, ez da gainditu. Gaur oraindik ere, adibidez, pertsona bat kristaua den ala ez neurtzeko, maiz asko datu hau erabiltzen da: igandero mezatara joaten den ala ez. Nork ez daki, ordea, hori baino gauza garrantzizkoagoak mila izan daitezkeela baremoan, karitatetik hasi eta erlazio sozialetaraino?

Konstituzioa sakratua da batzuentzat. Bada garaia ohar gaitezen gizakiaren duintasuna legeen gainetik dagoela; batik bat, legeak klase sozial jakin baten interesen arabera egiten direnean.

Ebanjelioko aberatsarekin gogoratzen naiz. Ebanjelariek (Mk 10-17-27) diotenez, ‘Jainkoaren aginduak’ ongi betetzen ditu. Zer falta zaio, hortaz? Jokabide etiko arduratsua. Diruaren gose-egarriak gainditzea. Gose-egarriak era askotakoak izan daitezke, baina larriak, eta benetan larriak, bestea, beharrean dagoena, aintzat hartzen ez denean gertatzen dira, solidaritateak huts egiten duenean.

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s