Euskararen inguruan

Aspaldian zail samar jartzen ari zen euskararen inguruan notizia onak entzutea. Izan da bolada bat Carlos Urquijo jaunak, Gobernuaren Delegatua EAEn, alde guztietan mamuak ikusten zituena, eta euskaraz zegoen guztiari susmo txarrak hartzen zizkiona.

Duela 155 urte, Gerra Karlisten garai eta testuinguruan, eraiki zuen Pio IX.a Aita Santuak Gasteizko elizbarrutia, hiru euskal probintziaz –Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa– osatua; ordura arte Calahorra, Iruñea, Burgos eta Santanderren artean banaturik zeudenak. Konkordatuan onarturiko eliz erabaki horrek susmo politiko txarrak sortu zituen; Santo Domingo de la Calzadako abadea, Justo Barbagero, honela mintzatu zen (1861): “Gotzain euskaldunek kabildo eta parroko euskaldunak izango dituztelarik, hiru probintzien mugetan barrena hedatu nahiko dute euskara; horrela, galdutako sailak berreskuratu, eta hizkuntza nazional bihurtu; horrekin batera, kontuan hartzen bada beren ohitura, usadio eta Foruek gero eta estimazio handiago dutela, (…), egingo dena da Espainia barruan nazionalitate diferentea sortzen lagundu…”.

Ulertzen dut Justo Barbagero abadearen ‘kezka’, baina Carlos Urquijok ez dauka zertan kezkaturik, egoera ‘kontsumatua’ baitago jada, hau da, euskara ofiziala da, eta EAE nazionalitate moduan errekonozitua dago; estamentu politiko guztiek onartu eta errespetatu beharrekoa da hori.

Nolanahi ere, EAEko Justizia Auzitegi Gorenak argi utzi du zilegi dela administraziotik administrazioa aktak euskara hutsean bidaltzea; ez dio zentzurik hartzen Estatuaren Administrazioak erdarara itzultzera behartu nahi izateari. Ez diezaiogun begira horrenbeste liskar politikoari, uler dezagun euskararen klitxe utilitarioa irabazian atera dela, eta pentsa dezagun guztiok atera garela irabazian, zu ere bai, Urquijo jauna.

Nafarroan, ETB ikusteko aukera galdu da duela gutxi. Dena den, matizatu egin nahi dut: ETB ikusten jarraitzen dugu, baina analogikoan edo errepetidoreen kontua kontrolatzerik ez dagoelako. Nolanahi ere, badirudi berriro lehengo baldintza berdinetan ikusteko moduan izango garela laster.

Egunotan euskararen inguruko beste berri on bat ere entzun dugu: ‘euskaraz dakien’ kalkulagailua erabili ahal izango dugu hemendik aurrera, Casio etxeak eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek aurreratu digutenez.

Azkenik, irakurri dut erdaraz ahalako bi eta gehiagok egiten duela selektibitatea euskaraz.

Notizia horiek guztiek ez diote inori kalterik egiten, eta mesede, berriz, askori. Beraz, ez al da poztekoa?

Bai Horixe DV: 180609

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s