Gosea eta apetitua

Luis Haranburu Altunak izenburu horrexen pean eskribitu eta publikatu zuen txit artikulu mamitsua egunkari honetan bertan, joan den ostiralean, ekainak 10. Haren hitzetan, gure politikoen egiteko nagusia gabeziei aurre egitea izan behar du, eta ez inor bulimiara bultzatzea eliteko abertzaleen buruetan bakarrik existitzen diren eskubideen apetitua esnaraziz. Baina uste dut, direnak direla, eskubide horiek ez daudela eliteko abertzaleen buruetan bakarrik, baita herritar askoren pentsamenduan ere. Gehiago esango nuke: jende xume askok erabaki du eskubide horiek errebindikatuz bizitzea eta biziari zentzua ematea, gu ados egon ala ez. Gainera, askok pentsatzen du horrela hobeto egingo zaiela aurre Luisek aipatzen dituen gabezia horiei.

Hogeita hamalau herritan egin da galdeketa. Luisen ustez, ‘pedigree’ abertzalea duten barrutiak denak ere; gainera, bozkatzeko adina 16 urtetara jaitsita. Eta, alajaina!, hirutatik bat baino joan ez botoa ematera. Baina gutxi al da? Ba al daukagu aurrekaririk estilo honetako galdeketa aztertzeko? Erreferentzien bitartez neurtzen dira horrelako gauzak, eta ez daukagu erreferentziarik. Hain zuzen ere, alderdiak zuzenean inplikatu izan balira, emaitzak ez al ziren hobeak izango? Orain, bai, badaukagu erreferentzia, hurrengoan konparatzeko.

Alegiako idazlearen iritziz, herritarren beharrei erantzutea da politikoen egitekoa: errepideak eraiki, inflazioa zaindu, pentsioen erosahalmenari eutsi, elkarbizitza bultzatu, behartsuenen ongizatea bermatu, eskubide eta askatasunak babestu… Baina norbaitek uste badu hori guztia beste marko politiko baten barruan hobeto egin litekeela?

‘Gure Esku Dago’ren kontsultan %29,3k parte hartu izanak nabarmen uzten omen du euskal independentziaren aldeko jarrerak daukan babes eskasa; gainera, atzeraka omen doa. Egon hadi, beraz, lasai, ikuspegi horren arabera zertan kezkaturik ez zagok eta. Gainera beste gauza bat: planteamendu horren aldekoak hain gutxi direla jakinda, zergatik ez utzi kontsulta legala egiten?

Subiranotasuna postulatzea, parerik gabeko autonomiaren jabe garelarik, egundoko disparatea omen. Euskal gizarteak oparotasun handiagoaren gosea omen dauka, enplegu gehiago eta hobeak behar omen ditu, hezkuntza efizientea, etxebizitza merkeagoak… Azkeneko aldiz errepikatuko dut: eta norbaitek uste badu, hori dena lortzeko, beste marko politiko bat behar dela? Ez al du eskubiderik alor hori demokratikoki jorratzeko?

 Bai Horixe, DV: 160616

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s