Andres Aberastury

Uste nuen ni baino zaharragoa zela, baina datuek diote hiru urte gazteagoa dela. Horrek ez du garrantzi handirik, hau da garrantzikoa: paralisi zerebrala duen seme baten aita da; lehendik banekien zerbait, eta DVko elkarrizketa hunkigarrian ezagutu dut historia osoa. Semea, 36 urteko semea, maite du, eta, maite duelako, esaten dituen gauzak edozeini oilo-ipurdiak ateratzeko modukoak dira.

Ez dago ados horrelako bat etxean izatea grazia aparta dela diotenekin. Eta zera dio gogor bezain gordin: “Hau da egia, gure semea ez dut inoiz hizketan ikusi”. Agnostikotzat jotzen du bere burua. Behin hilzorian egon zen semea eta aurrera atera zen, baina berriz egoera hartara iritsiko balitz, ez luke oztoporik izango ‘joaten’ uzteko. “Ni ez nabil neure bakearen bila harenaren bila baizik”. “Nire semearen bizia ez da bizia, beste gauza bat da. Nik, hura dagoen egoeran geratuko banintz, ez nuke bizitzen jarraitu nahiko”. “Bizia hain da injustua, ez da posible Jainko aitarik existitzea” “Egundoko alukeria da hau gertatu eta Jainkoak isilik jarraitzea”.

Betiko ikuspegi tradizionaletik ari da hizketan, eta guztiz errespetagarria da, baina, niretzat, superatua eta horregatik nire hiztegitik desagertuak daude ‘agnostiko’, ‘ateo’, ‘fededun’ bezalako hitzak. ‘Justu’, ‘injustu’ gisakoek ere ez dute lekurik, testuinguru horretan. Ni Lazkao Txikirekin nator bat. Joan da Komuniko Handia egiteko txarteletara eta apaizak galdetzen dio: Joxe Miel, zenbat Jainko zeudek? Joxe Mielek: bat; ziur al hago?; bai, toki guztietan baldin badago, besterentzat ez dago lekurik.

Txistea ematen du, baina egia osoa da. Den guztiaren gainetik edo den guztiaz aparte ez dago beste ezer. Errealitatea edo existentzia bakarra da, bi partetan banatua: agerikoa eta ezkutukoa. Eta den bezala onartzetik etorriko da bakea. Har dezagun erlojua sinbolotzat; erlojuaren bistako gauzak badakigu zeintzuk diren: esfera, orratzak, euskarria…; ezkutukoak, berriz, hori dena mugiarazten duen barneko makinaria. Dena da erlojua, bistakoa nahiz ezkutukoa. Bizia ere berdina da: gu gara (gizakia, animaliak, arbolak, harriak, izarrak…) bistakoak, eta gure dinamismoa zaintzen eta bultzatzen duena, aldiz, ezkutukoa. Baina ez gara bi errealitate, bakarra baizik. Ez da bistakoa kreazioa eta ezkutukoa kreatzailea. Ez. Dena bat da, dena da “erlojua”, kreazioa eta kreatzailea ez-bi dira. Osotasun oso horri deitzen diot nik Jainkoa, edo Absolutua, edo Bizia, edo Konszientzia purua, edo…

Eckhart Maisuaren hitzak: Jainkoaren hondoa eta nire hondoa Hondo bera da”.

Bai Horixe, DV: 160623

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s