Udan sartuta

Uda betean sartu gara uztailarekin. Ezaugarri asko aipatuko ditu jendeak: eskola-umeek bakazioak hartu dituztela, pistinak ireki direla, Olinpiadak hasteko zorian daudela, Tourra martxan, Eurokopako azken partidak, kukua isildua… Nik badut beste datu bat: uda iristean, blogeko sarrerak, nirekoak behintzat, asko jaisten dira. Arrazoiak zein izan litezkeen aztertzen ez dut denborarik eman, baina bistakoa da sasoi honetan jendea urrundu egiten dela ordenagailu, sare sozial eta abarretatik.

Uda luzea edo motza izan daiteke, segun eta nondik begiratzen zaion. Luzea izango da, adibidez, urrian izango diren hauteskundeak direla medio, aurre-kanpaina segituan hasten bada, kanpaina politikoekin jendea nahikoa erreta baitago. Luzea izango da bakaziotan inora joaterik izan/izango ez dutenentzat, direnak direla motiboak. Luzea izango da uda, umeak hogeita lau orduz etxean “aguantatu” beharko dituzten gurasoentzat.

Rajoy-ri, agian, laburregi suertatuko zaio, nahi bezain azkar ez baitu izango gobernua osatzeko modua, eta uste baino lehen helduko zaio Eguberritako ‘extra’ ordaintzeko tenorea. Nik ongi nahi diot presidenteari, poztuko nintzateke berriro Gizarte Segurantzako kutxan eskua sartu beharrik izango ez balu. Izan ere, askotan sartzen badu, azkenean, hondar-hautsak baino ez du aurkituko, eta ikaragarria litzateke…

Iruditzen zait Brexit-arena pasatu dela. Ez du eraginik izango aurtengo udan −beste kontu bat izango da hemendik urte pare batera−, nahiz eta dagoeneko ezagutzen dudan Goierri aldean bakarren bat oso triste dagoena, bere herrialdea (Ingalaterra, kasu honetan) ‘Europatik’ irten delako.

Oso interesgarria iruditzen zait uda, ikasteko, aprobetxatzen duen jendea. Ondo pasatzeaz gain, asko ikasten da, nire esperientzia aspaldi samarrekoa bada ere. Udan ikastaroak egiten dituenak profesionalki hobeto prestatzeko egiten ditu, eta hori eskertzekoa da. Ahal badut eta osasunak laguntzen badit, nik udazkenean egingo dut ikastarotxo bat. Aurrekoak interesgarriak izan badira, aurtengoa ez da gutxiago izango. Guk ez daukagu hurrengo kurtsorako profesionalki hobetu beharrik, baina pertsona moduan janzteari eta hazteari ez dago sekula uzterik.

Ez neukan amaitzerik gaur San Fermin eguna dela gogoratu gabe. Zorionak munduko festarik unibertsalenari laburregi irizten diozuenoi, eta pazientzia pixka bat izan luzeegi iruditzen zaizuenok. Zezena izango da protagonista, eta puska batean hala jarraituko duelakoan nago, zezenzaleen kontrako ekintzak gorabehera.

Bai Horixe, DV: 160707

Esta entrada fue publicada en General Castellano y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s