Naturala ala normala

Gizarte honetan oso zaila da naturala izatea; ‘normala’ izatea, berriz, erraza; erabakia baitago normala izatea zer den, eta hori irakasten dizu inguru osoak; orduan lotsatu egiten gara naturala izateaz. Adibidez, denda batera joan zerbait erostera eta dendaria ohartu arren ez garela batere entendituak, disimulatu egingo du, ondo esanean aholku eman partez; ‘normal’ portatuko da, eta irribarre komertziala (ez naturala) islatuko zaio ezpainetan alderik alde.

Nik esango nuke teatro handi batean bizi garela, nor bere papera betez. Libreak eta autentikoak izan partez, maskara janzten dugu, eta ‘pertsonaia’ bat interpretatzen. Horrela, eroso eta seguru sentitzen gara; baina, denborarekin, prezio handia ordaindu ere bai, agian, gure benetako izatetik deskonektaturik eta maskara jantzi aurretik zer ginen ahazturik bizi garelako.

Pentsamendu bakarraren aroa da, eta, portaera dagokionez, politikoki zuzena izatea esan nahi du horrek. Frommek aditzera eman zuen eran, jendeak uste du gizarteak normaltzat jotzen duena dela ona. Eta modari jarraitzea, esango nuke nik. Esate baterako, badirudi gaur egun jendea beharturik dagoela futbol-zalea izatera. Astelehen goizean lantegira joan eta futbolaz mintzatzen ez bazara, ez zara inor. Eta hori bezala beste gauza asko: bakaziotako tokia ere, beste adibide bat ipintzearren, modaren arabera aukeratzen da maiz asko.

Sentitzen duzunarekin koherentea izan ordez mozorrotzea betiko leloa izan da. Adibiderik adibide, esan dezadan hau ere: igande arratsaldean zenbait girotan, jainkoarren!, ez okurritu bertsozalea zinela esatea. Hori ‘sanbenitoa’ ezarri behar zenion zeure buruari!, nahiz eta denbora gutxian gauzak asko aldatu ziren. Eta behin honetara ezkero, esan dezadan emakumea bertsolaritzatik (entzule nahiz aktore moduan) apartatuta ez dela egon gizonezkoaren erruz bakarrik, baizik eta auto-zentsura ipintzen ziolako bere buruari, edo sentitzen zuena erreprimitu eta itzalpean ezkutatzen zuelako, gizartearen aurrean irudi jakin bat eman behar baitzen: “naturala” izan ordez “normala” izan.

Azken adibidea: bozketak abantaila bat badu: botoa sekretua denez, eman diezaiokezu nahi duzunari, nortasunean edo naturaltasunean gramorik galdu gabe, nahiz eta, niri behin gertatu zitzaidan eran, botoa eman nion emakumeagatik sekulakoak eta bi entzun behar izan. Baina ez dago ofendituta zertan sentiturik. Nola, bada, argudiatu ordez kirtenkeriak botatzen baditu!

Bai Horixe, DV: 160714

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s