Telebistari begira

Batzuek zorotzat hartuko banaute ere, herenegun sei ordutik gora pasatu nituen telebistaren aurrean, Madrilgo Kongresuan zer gertatzen zen begira. Oro har, aurretik genekizkien gauzak gertatu dira, baina nobedadetxoren bat edo beste ere bai; adibidez, “norenak” ziren ez dakizkigun hamar boto azaldu ziren kontaketan.

Anekdota moduan esan dezagun bi Ana Pastor zeudela, bata kazetari ospetsua eta, bestea, hemendik aurrera ospetsuago izango dena: Diputatuen Kongresuko presidente bihurtu dena, Patxi Lopezi postua kendurik. Portzierto, entzun dut Patxi Lopezi egundoko soldata (bizitza osorako) geratu zaiola (zifra ez dut ipini ere egin nahi). Posible ote da, sei hilabete eskas karguan egonda? Dena den, badirudi uko egin diola, eta diputatuaren soldatarekin geldituko dela. Hala ere, politikoek irabazten dutena bada konformatzeko adina. 

Horren harira, esan dezadan atzo gauean ‘Cadena Ser’ entzuten egon nintzela, eta jakin nuen Mallorcan kale-garbitzaileak greban daudela. Gaizki ulertu ez banuen, ez dira iristen hilean bederatziehun euro irabaztera. Orain %4ko igoera eskatzen dute, eta patronalaren eskaintza, hurrengo bi urtetarako, %3 da. Egin dezagun gogoeta: lehenengo eta behin, kongresuko horiek zergatik dauzkate horrenbesteko soldatak, hileko bederatziehun eurorekin bizi badaiteke? Bigarren, zenbat aporta diezaioke Gizarte Segurantzari soldata horrekin? Berriz ere beharko sartu gobernuak eskua “gari-kutxan”. Hirugarren, zenbateko erretiroa geratuko zaie soldata hori irabazten dutenei? Madrilen, nahiz eta Estatutuaren arabera dudakoa den, Espainia osorako kutxa bakarraren alde daude. Ondo da, baina kutxa horretatik berdinago bana dadin, irabazi ere berdinago egin behar da. Ez, ordea, gutxien irabazten dutenekin berdinduta, baizik gehien irabazten dutenengana inguratuta.

Itzul gaitezen Kongresuko zuzeneko kontuetara. Ez zen gauza asko gertatu gidoiz kanpo, baina gauzatxoren bat edo beste bai. Adibidez, telebista gehienetan ikusi ez dugun arren, protesta gogorra egin zuen gazte batek, Galiziako Albiaren istripuko biktimen izenean, presidente berriaren aurka, hura gertatu zenean Fomentoko ministroa zelako.

Ez daukat tokirik hiru gauzatxorentzat baino: Podemosek etsi du; jada badaki ez dagoela alternatibarik. Eginahalak egin ditu; alferrik, ordea. Pedro Sánchezen aurpegia ikusgarria zen, alderdikideren bati ez zion eskurik ere eman. Pedro Sánchez triste ikusi genuen, ez dakigu zer zerabilen buruan. Baina, nire uste apalean, ez zuen transmititu sentsazio onik. Bestetik, nazionalista batzuek PPri botoa, alajaina! Rajoy txapeldun!

Bai Horixe, DV: 160721

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s