Auto-zentsura

«Bihotzaren bidea hautatzen duena inoiz ez da erratzen» dio Popol Vuh liburuak (k’itxe/maia kulturan). Baina, gure artean, bihotzak desio dituen gauza asko erreprimitzen ditu buruak. Hor sartzen da, adibidez, auto-zentsura. Izan ere, gutxik aitortu arren, zentsuaren parterik handiena auto-zentsura da. Ez bakarrik esan nahi duguna dotore jantzita bota nahi dugulako, baita zenbait gai erabiltzea saihesten dugulako ere.

Zer dugun gogoko, hartaz hitz egitea litzateke sanoena. Zein gai interesatzen zaizkigun, haiek tratatu beharko genituzke, inoren zeresanari kasurik egin gabe. Baina asko dira gure jokabidea baldintzatzen duten faktoreak: inguru soziala, bakarren batzuk dezepzionatzeko beldurra, errespetatuak eta kontsideratuak izan nahia, politikoki zuzenak izan beharra…

Izan ere, eroso eta, ahal dela, problemarik gabe bizitzea gustatzen zaigu. Badakigu jendeak gugandik zer espero duen, nola ‘katalogaturik’ gauzkan, eta eginahal handiak egiten ditugu besteek gugandik espero duten horren barruan errenditzeko. Sentitzen duguna adierazteak, ‘peajea’ dauka, eta besteen begietan guretzat markatua dagoen xendatik ateratzea arriskutsua da.

Hala ere, prezio handiagoa ordainduko dugu, beti, gure bihotzaren eskeak eta desioaren zimikoak erreprimitu eta besteen esanera gogoz kontra jarriz gero, edo itxura hutsean galtzen bagara. Momentuan irtengo gara estutasunetik, baina, gaztelaniaz esan ohi den eran, “gaurko asea eta biharko gosea” da hori. Geure buruarekin leial izanda baizik ez dugu lortuko aztoramena gainditzea. Bestela esanda, saiatuko gara formak gordetzen, irudi ona ematen… baina zumitz horiekin egindako saskiak laster izango du hondoan zuloa. Badugu diskretuak izateko eskubidea. Baina pentsamoldea garbi azaltzeari uko egitea, kontzesioak egitea da, eta premiarik gabeko kontzesio orok pobretu egiten du pertsona.

Dena den, esango nuke askatasuna ez dela absolutua, eta ez dezakegula esan nahi dugun guztia. Adibidez, sare sozialetan inoiz azaltzen diren mezuak, toreatzaile hil berriaren kasuan bezala, onartezinak dira, etikoki ametitzerik ez dagoenak; nahiz eta delitua izatetik urrun  egon litezkeen. Sentimenduak eta emozioak ez dago kontrolatzerik. Etorrita bezala joaten dira sarritan. Zigortzekotan, kalumniak eta mehatxuak zigor litezke. Ez, ordea, umilazioa, amorrua, gorrotoa eta horrelakoak; beti ere nire uste apalean. Inor gorrotatzen duenak berak dauka nahiko desgrazia!

Bai Horixe, DV:160728

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s