Elkarrizketa motak

Elkarrizketa-mota asko dago: batzuetan, harira datozen galderak egiten dira, eta adituarengandik informazioa jasotzea dute xede; beste batzuetan, elkarrizketa-egileari ez zaizkio gehiegi inporta erantzunak, baizik elkarrizketatuari egurra ematea. Inoiz egiten dira elkarrizketak elkarrizketatua goraipatzeko asmo hutsarekin, baita elkarrizketa-egileak bere egoa puzteko ere. Baina beti dago arriskua gauzak oker edo gaizki ateratzeko, segidan kontatuko dudan kasuan bezala, kazetarietako batek azkenean adierazi zuenetik garbi ondoriozta daitekeen moduan: “Guk elkarrizketa egin nahi genizun, eta mitina bota diguzu”. Bistan da kazetari hori ez zela gustura emaitzarekin.

Uste dut esaldi ezagun honek ondo definitzen duela egoera: ‘Gizona bere bakardadean’. Bai horixe zen irudia: sei kazetari (hiru emakume eta hiru gizon) telebistako bateko platoan, zein baino zein (zein baino zein gogorrago) galdera pozoitsuz beterik, eta bestaldean, zuzenean baina urrundik, azkeneko legealdian diputatu bihurtu den jornalari xumea. Ez dakit nola aguantatu zuen erauntsia: esango nuke elkarrizketa baino gehiago galdeketa izan zela. Jende gehiegi, gizon apal bat ‘bere bakardadean’ eztenkadetatik libratzeko. Hala eta guztiz ere, Jaengo diputatua onik atera zen hainbeste erasoaren erditik, nahiz eta bera ere erantzunen batean edo bestean pixka bat pasatu zen. Espero dezagun sei kazetari horien maila profesionala lehengoan erakutsi zutena baino hobea izatea.

Galderez gain, gauza itsusi asko ikusi genuen elkarrizketa-egileen partetik: mespretxu-tonua, farre-algarak elkarrizketatuaren erantzunen batzuen aurrean; lapurtzat tratatu zuten, nahiz eta behin eta berriz adierazi hipermerkatukoa ekintza sinbolikoa eta salatzailea izan zela. Momentu batzuetan, hain neurriz kanpokoa iruditu zitzaidan, sinetsi ezinik jarri nintzen. Adibidez, kazetarietako batek hau esan zionean: “Usted promete días de gloria, señor Cañamero; estamos seguros de que tendremos días de gloria con usted”.

Bestetik, ‘pograma’ esan zuelako kritikatu zuen kazetariak badu beste motibo bat gehiago horretarako, horrelako akats bat edo bestegatik pertsona xume bati kritika egitea bidezkoa iruditzen bazaio, “…sonrojaran” esan ordez “sonrojieran” esan baitzuen. Baina hitz gogoangarriak ere jaulki zituen nekazari andaluziarrak: “Konstituzioa ez da alda ez daitekeen piramide bat. Aldatu nahi izatea legitimoa da. Legeak gizakiaren zerbitzuan egon behar du, eta ez gizakiak legearen zerbitzuan”

Bai Horixe, DV: 160804

 

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s