Musean jokatzen

Badaramat denbora puska bat nahiko maiztasunez musean jokatzen. Gipuzkoako lekurik politenetako batean elkartzen gara: Larraitzen. Ondo pasatzea da helburua, ni, gehienetan, poltsikoan  zentimo batzuen karga arinduta etxeratzen banaiz ere. Uste dut mus-jokoa, beste asko bezalaxe, nahiko psikoterapeutikoa dela, arreta eskatzen baitu, eta kontzentratzen laguntzen duen guztia da ona.

Batzuek jokoan ‘distraitu’ esaten dute, baina jokoan inor ez da distraitzen ‘arreta galdu’ zentzuan. Egin beharreko gauza guztietan jokoan adinako arreta ipiniko bagenu, hobeto saihestuko genuke, tximua arbola-adar batetik bestera bezala, pentsamendu batetik bestera saltoa ibiltzea. Eta psikologoek diotenez, buruko ‘dantza-soka’  hori ez da batere ona osasunarentzat.

Musean kartek agintzen dute hein handian. Baina musa ez da erabat azareko edo suerte hutsezko jokoa: jokalariek ere badute zeresana eta zerikusia. Oso inportanteak dira estrategiak eta taktikak, unean uneko egoera kontrolatzea, talde-lana, eta abar.

Asko eta askori arinkeria hutsa irudituko zaie musari buruz hitz egitea, baina nik esango nuke azterka psikologiko polita egin daitekeela: batzuek logikaren arabera (logikarik baldin bada) jokaldia arrazoitzen denbora asko ematen dute, besteek intuizioa erabiltzen dute gehiago; batzuek azkar hartzen dituzte erabakiak; beste batzuei asko kostatzen zaie; batzuk oldarkorrak [inpultsiboak] dira, eta beste batzuk tenperamentu hotzekoak; batzuek segurtasun handia erakusten dute, beste batzuei segurtasun falta nabaritzen zaie; batzuk galtzaile txarrak dira, beste batzuk aski onak; batzuek lagunari errua erraz botatzen diote; beste batzuek ez dute horretan gehiegi pentsatzen; badira jokoan ezer asko ez dagoenean, oso interes txikiarekin jokatzen dutenak; baita, norbait muslari eskasa irudituta, harekin jokatu nahi izaten ez dutenak ere…

Nire galdera da ea musak balio ote duen, test moduan, pertsona gainerako alorretan katalogatzeko. Musean ausarta dena hala ote da bizitzan? Musean desegur agertzen dena, beti desegur?  Musean erabakiak azkar eta bizkor hartzen dituenak hala egiten ote du lantegian ere? Musean zalantzatia dena, etxean hala ote? Musean urduria dena, kalean ere bai? Musean jenio bizikoa dena hala ote lagunekin ere? Musean fidagaitz samarra dena, bestela ere bai? Baina galderarik sakonena niretzat hau da: nire bizimoduko huts-egite eta akatsak ere islatzen ote musean ari naizenean?

Bai Hoirixe, DV:  160811

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s