Ekaitz Goikoetxearentzat Basarri Saria 

Beasaingo Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena bertsolariak irabazi du aurtengo Basarri Saria, XXXII. edizioa, ‘Naizenaren izenean’ izenburudun bertso-sortarekin. ‘ETAren su-etenetik doinuan paraturiko zortzi bertso dira. Transexualitatea da gai zentrala edo, besterik gabe, gaia. Epaimahaiari, nahiz eta bestela asko entzuna den, bertsotarako nahiko originala iruditu zaio. Lehenengo pertsonan kontatua dago, baina lehenengo pertsona hori (NI hori) unibertsala da; horregatik, ez du galtzen sinesgarritasunik. Argudioz, konparazioaren bidez, ondo jositako hasiera du.

Hau da lehenengo bertsoa: Nahiz gaitzitu elikagai transgenikoak jateak, / duintzen gaitu transporte publikoan joateak, / transplante bankuei gure organoak emateak, / transatlantikoetatik  bueltan dakargun bakeak… / (…), trans denei zabaldu badizkiegu ateak, / zergatik beldurtzen gaitu transexualitateak. Amaiera guztiak ditu indartsuak: … ta umea hori bada, ume soilik, soilik ume, zergatik izan behar du gizon edo emakume? Hurrengo hau ere aipagarria da: Sumendi txiki bat lehertzen zaigu bihotz barrenean / zakila edukitzea alukeria denean. Edo beste hau: Mozorroa al da nire aterabide bakarra? / Itxuraz trata nazaten itxurak egin beharra?

Andoni Egaña, Nahikari Gabilondo, Rufino Iraola eta Haritz Mujikak osatu dute epaimahaia. Aho batez eman diote sail honi lehenengo saria.

Esan bezala, bigarren saria ere Ekaitz Goikoetxeak eraman du. Kasu honetan, ‘Olatu bat…’ izeneko bertsoei esker. ‘Itsasoan laino dago’ doinuan jarritako zortzi bertso dira. Errefuxiatuak itsasoan izan zituzten eta dituzten problemak aipatzen ditu. Epaimahaiko guztiek azaldu dute oso bertso onak direla, baina bakarren bati iruditu zaio aurre-jakintza gehiegi eskatzen ote duten, eta gauza orokorretan geratzen ote diren. Horregatik-edo erabakia ez zuten aho batez hartu, gehiengoz baizik. Hau da lehenengo bertsoa: Olatuen erasoa, / urak badu zer jasoa; / aske dabil marrazoa, / gerra al da arazoa?/ Triste dago lur osoa / ta lur jota itsasoa.

Juraduaren ustetan, baziren aipatzeko moduko beste sorta batzuk ere; adibidez, ‘Winston’, ‘Su txikitik’, ‘Nun da trajea’, ‘Itxu(r)oso’, ‘Bertsoa’. Guztira, hamahiru lanek hartu dute parte.

Zarauzko Udala, Kultura Saila

 

Esta entrada fue publicada en 1 Bertsoa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s