Gaizkile motak

Behin esan nuen bezala, bi eratako gaizkileak daude: nahita kalte egiten dutenak eta on ustean min ematen dutenak. «Barka iezaiezu, ez dakite-eta zer egiten duten» Ez nago ados esaldi horrekin. Baina bistan da jenderik gehiena, ia dena, nire kontra dagoela. Kontsensua kasik totala da: ustekabean deskuidatzen denari barkatu egiten zaio.

Hain zuzen ere, horiek dira benetan arriskutsuak: nola ez dakitela kalte egiten dutenak. Konfiantzan zabiltza beren ondoan, eta gutxien uste duzunean, sekulako kolpea jasoko duzu, modu batera ala bestera. ‘Kausa justuen’ izenean: herriaren izenean, Estatuaren izenean, edo Jainkoaren izenean, hainbeste hanka-sartze eta kalte ikusita, ondo eskarmentaturik gaude. 

Benetako gaizkileen aurrean lasaiago sentitzen naiz; prestaturik nago, badakit neurria hartzen, ikasi dut bidea aldatzen, eta tranpei ihes egiten. Besteak beste, beldurrak asko laguntzen dit. Beldurrak, gaizki ikusia dagoen arren, onura handiak ditu. Adibideei esker espresatzen naiz ongien, eta segi dezadan horretan: ni ez naizela Iruñeko zezenen adarretan galduko sarritan errepikatu baldin badut, beldurrak babesten nauelako da.

Beldurra oso emozio sanoa da. Mendira joan eta euren bizia arriskatuz emozioa sentitu nahi izan duten askorena baino askoz ere sanoagoa. Edo kotxeko abiadurarekin gozatu nahia baino gozamen handiagoa. Artikuluak idazten daramatzan berrogei urte luze hauetan beldurrik izan ez banu, disgustu ugari emango zidaten hamaika gauza idatzi nuen honezkero, nahiz den-denak saihesterik ez dudan izan. Oiloa da, beldurrari dagokionez, famarik txarrena duena, baina, beldurrari esker, zenbat txita salbatu dituen miru gaiztoaren atzaparretatik!

Jakintsu bihurtzea da on usteko horien beste ezaugarrietako bat, eta, beste bat, moral bikoitza praktikatzea. Badakite, zeuk baino hobeto jakin ere, zer komeni zaizun; zigortzen bazaituzte, esango dizute zeure onagatik egiten dizutela. Kalea gurutzatu nahi ez duen itsuari kalea gurutzatzen lagundu behar izaten diote. Babesik eskatzen ez duten jendea babesten pasatzen dute bizitza osoa. Badakike zer jan behar dugun, erretzea ez zaigula komeni edo nola jantzi behar dugun. Aholkuak ematera mugatuko balira, gaitz erdi. Eskertu eta guzti egingo genieke, aholkuek ez baitute kalterik egiten, batez ere kasurik egiten ez badiezu. Ez hori bakarrik, badakite zer pentsatzea komeni zaigun ere. Azkenik, kasu egiten badiezu, askatasuna ere oparitzen dizute.

Bai Horixe, DV: 160908

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s