Iztueta, bertsolari?

Meritu handiak onartu zaizkio Juan Ignazio Iztuetari: dantzarien maisu, dantzen liburuaren egilea, Gipuzkoako historia idatzi izana, kargu inportanteak… Baina oraindik badaude bi debate amaitu gabeak:  batetik, zer-nolako euskara erabili ote zuen, eta, bestetik, bertsolaria ote zen. Bigarren puntuari helduko diogu. Bertsolaria ote zen jakiten hasteko, bi aipamentxo. Hau dio Orixek: «Poeta gaia zen inolaz ere Iztueta, bere burua lantzeko bidea izan balu» Beste hau, berriz, Manuel Lekuonak idatzia da: «Olerkari bezela, Iztueta etzan izan beste munduko gauza. Bañan, ori bai, gai ortan ere asko ageri izaten zitzaion bere beste alderdia, bertsolari-alderdia. Nolanai dala, itz-neurtua oso ondo ta ‘aire ta bote’ esan ohi dan bezela, erabiltzen zuan»

Beraz, Lekuona Zaharrarentzat bazen bertsolari. Pello Esnalek ere aitortu izan du: «Iztueta bertsolaria zuan» Oraingoz esan dezagun bertsozale amorratua eta bertsolaritzaren defendatzaile sutsua zela. Ukatzerik ez dagoena da bertso-jartzaile ona izan zela. Euskal Herri osoak ezagutzen ditu Logroñoko kartzelan Conchesiri paraturiko bertso famatu haiek. Horien mailakorik, ordea, besterik bai? Bertso asko ditu onak, bat azpimarratu nahi nuke:

Nere maite polita
zutzaz oroitzian
odola pil-pil dabil
nere biotzian,
kanpora irten nairik
alegin guzian,
min onek bearko du
sendatu iltzian.

Bilintxek berak sinatzeko modukoa.

Bada beste kontu bat ni asko harritzen nauena: bertsolaria izanda nolaz ez da azaltzen Auspoan? Antonio Zavalak zer arrazoi izan zuen horretarako? Nire iritzi apalean, bi arrazoi daude: Zavalari ez zitzaion atsegin Iztuetaren euskara (dena den, prosan baino askoz ere euskara jatorragoa erabili zuen bertsotan); bestetik, Jose Garmendia apaiz zaldibitarrak zeukan erabat beretzat hartua, eta tolosarra ez zen ausartu, nonbait, monopolio hori haustera.

Bestalde, badago susmoa Iztuetak bereak balira bezala azaldu zituela bereak ez ziren bertso batzuk, batere oharrik gabe. Ondorio hori atera daiteke Iztuetaren olerkiak, Juan Ignazio Iztueta (Jose Garmendia Arruebarrenaren edizioa) Kardaberaz, 1978. Horrek ere ez ote zuen apur baino gehiago atzeratu Zavala?

Azkenik, goitik beheraino onartzen dut (eta errepikatzen) Manuel Lekuonak zioena: olerkari moduan, Iztueta ez zela izan beste munduko gauza. Baina, asko nabarmentzen zitzaiola bertsolari-alderdia. Eta neure uztatik erantsiko diot: ez zen ‘bertsolaria’, bertso-jartzailea baizik.

Bai Horixe, DV: 160915

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s