Igandean elekzioak

Igandean elekzioak, baina ez dut botorik emango; ez nire opizioa abstentzioa delako, Nafarroan erroldaturik nagoelako baizik. Iruditzen zait gure botoak hemen adina falta edo gehiago egiten duela han: Nafarroa ‘is different’.

Aurtengo elekzioak interesgarriak ikusten ditut, sondeoek diotenaren gainetik, nahiz eta nahasmen handia sortu didan Otegiren inhabilitazioak. Nahasmena sortu dit, batik bat, jurista batzuen tesiak, Iñigo Iruin abokatuarena barne, segurtzat jotzen zuelako Arnaldo aurkeztu ahal izango zela Euskal Erkidego Autonomoko elekziotara. Zer da gertatu? Ez dakit ziur eta nola segitu bide horretatik, batzuen iritzi (nik uste sendoak) eta besteen erabakiak ikusita?

Aitortu nuen (ez dakit zein mediotan) izugarri harritu ninduela Pili Zabalaren kandidaturak; matiza dezan, harritu ninduen ‘Elkarrekin Podemos’etik joateak. ‘EhBildu’tik joan izan balitz, agian ez ninduen hainbeste harrituko, baina nobedadeak primeran ikusten ditut, eta, alde horretatik, txalo ozen eta luzea Pili Zabalarentzat. Badirudi, aste honetan DVn irakurri dudan elkarrizketaren arabera, konbentziturik ekin diola, eta hori oso datu positiboa da.

Ez iezadazue esan Maialen Iriarterena ere sorpresa izan ez denik. Niretzat, behintzat, nire intuizioaren arabera, EAJ-PNVren orbitan kokatua zegoen. Nirea da hobena, nirea errua, horrenbeste elkarrizketa eta debate telebistan aurkeztu ondoren, honezkero antza eman behar nion zein hanketatik egiten zuen herren. Dena den, Maialenek paper zaila asumitu du: ez da erraza Arnaldo Otegi bezalako pertsonaia ‘mitiko’ bat egoki ordezkatzea.

Alfonso Alonso daukat orain gogoan, PPko hautagaia. Hain da ezaguna, oso zaila da horri buruz ezer berririk esatea. Duela hiru bat urte Madrilen izan nintzen, eta kasualitatea: kafetegi berean egin genuen topo, museo baten ondoan. Buruaz agurtu nuen eta berak ere bai ni, baina geroztik ez dut gehiago ikusi telebistan ez bada. Orain, igandeko elekziotarako hautagai da PPtik. Aurrekoan, Cospedalek zioenez, “Nazionalismoaren kontrako kontentzio-murrua da PP. Esaldi horrek zentzu osoa leukake, baldin eta Konstituzioak permitituko balu opzio guztiek, nazionalistenak barne, praktikan errealitate bihurtu ahal izatea.

Uste dut Idoia Mendia dezente damuturik dagoela bideoekin. Hobe horrela. Azkenik, Urkuilu hazita egongo da sondeoekin. Baina sondeoek ez dute bat jotzen azkenaldian; horregatik ariko da Euge Arrazabalaga jeltzalea bere alderdikoei aholku ematen: alegia, konfiantza neurrian.

Bai Horixe, DV: 160922

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s