Bizipenen haritik

Hogeita hamar urte dira. 1986ko irailean zen. Ordizian urtero egiten den azoka berezia edo nagusia izan zen ordura arte protagonista. Goiz partean, sariketen inguruan mugitzen da dena. Arratsaldean, frontoian izaten da giroa, pilota-partidei esker. Ez dut gogoan zeinek jokatu zuten. Gainera, amaitu baino lehentxeago atera nintzen frontoitik. Eta egoera tristeagorik!

Eta tristura hartatik idazle triste bat sortu zen niregan, ‘Poeta tristea’ deitu nion, garai hartako kroniketan (Biziaren bisutsak, 15-16. or.). «Ez zintudan ezagutzen eta ezer gutxi nekien zure bizitzari buruz», idatzi nuen. Gero: «Zu izan zara kalean hiltzen ikusi dudan pertsona bakarra»; hobeto esan, hilda ikusi zintudan, traktorearen azpian babestu nahi izan bazenu bezala.

«Hil egin dute!, hil egin dute!» besterik ez nuen entzuten. Geroxeago, norbaitek argitu zizkidan zure izen-abizenak. Ez dakit nondik; aurrena harrapatu nuen kabinatik, seguru asko, deitu nuen Diario Vascora, zure heriotzaren berri emateko. Bestaldean telefonoa hartu zidanak, «Pero …¿¡qué dices!?», egin zuen oihu.

Justifikazio-kutsua zuten komentario batzuek; uste dut gaur ez litzatekeela inor ausartuko halakorik esatera.

Gero omenaldia antolatu zizuten, Ordiziako merkatu-plazan. Esan daiteke ‘zure omenaldia ospatu genuen” ere. Bai, nik uste dut omenaldi huraxe izan zela inflexio-puntua, biolentzia-mota baten amaieraren hasiera.

Ez ginen asko, 1.500 lagun-edo… Baina kualitatiboki inportantea. Nire egitekoa, omenaldi hartan, bertsolariak ekartzea zen. Historia posible guztiak dauzkat: bada hasieratik ezetz esandakorik; bada baietz baldintzatua eman zidanik, nahiz eta gero joan beharrik ez zuen izan; bada (g.b.) ez zela joango, baina meza-dirua pozik emango zukeela esan zidana; bada ez joateko neuk esandakorik; bada zer esan zidan oroitzen ez naizenen bat ere… Azkenean, hiru bertsolari etorri ziren; bi nik abisatuta eta bestea boluntario, Valladooliden soldadu zegoela.

Hurrengo larunbaten, hilaren 13an, bertso-jaialdia zen, Etxezarreta aretoan. Neu nintzen gai-jartzaile. Herriko elkarte batean egin genuen afaria eta, ondoren, gaien errebisioa. Bertsolari batek dei egin zidan, ea saioa bazen ala suspenditu egin zen. Bazela erantzun nion.

Kontsolamendu totalik sekula ez da izaten, baina, era berean, heriotza guztiak ez dira alferrik, eta badakigu zurea ere ez zela alferrik izan. Inoiz gertatu behar ez zuen heriotzaren gainetik badago bizia.

Bai Horixe, DV: 160928

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s