Eskerrona

161009, 28. igandea, denbora arrunta, Lk 17,11-19

«Non dira beste bederatziak?»

*********************************************************

Nire bizitzan ba al du tokirik eskerronak?

Ebanjelio honetan Jesus, entzule baino areago, ikusle moduan azaltzen da. Batez ere, inguruko pertsonen oinazea eta premiak ikusten ditu.

Eskerrona eta eskergaiztoaren arteko kontrastea markatzen da testuan. Eta ez dirudi kasualitatea denik lehen tokian samariarrak ipintzea eta ondoren judutarrak.

Dohaintasunetik sortzen da eskerrona eta, maitasunarekin batera, sentimendu terapeutikoenetako bat da.

Ipuin zahar batean kontatzen den eran, eskerrona da etsipenaren aurkako erremedio bakarra. Esker oneko pertsonak ez du inoiz etsiko, ez du amore emango, ez da maldan behera eroriko.

EGOaren ezaugarria da etsipena, zeinek bere proiektuak frustraturik ikusten dituen. Aldiz, jokabide inteligentea eskerronarekin hasten da. Eskerrak eman existitzen den guztiagatik, garenagatik. Eskerron baldintza gabea eta askatzailea.

Kontakizun honek eskatzen diguna da bai Jesus errukitsuarekin eta bai legendun marjinatuekin identifikatzea. Guregan dagoen Jesusen zati horrek egin behar du gure lepraren kargu, Biziaren miraria esperimenta dezagun, eta eskerron moduan espresatu, eta besteenganako onberatasun eta erruki moduan bizi.

http://www.enriquemartinezlozano.com
rufiraola: itzulpen librea, moldatua.
 

 

 

 

Esta entrada fue publicada en General Castellano. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s