Eskolan erasoak

Aspaldian modan dabiltza eskolako erasoak, neska bat ospitaleratu behar izateraino. Handiagoak ere gertatu dira: izan dira bere buruaz beste egiteraino iritsi direnak. ‘Bullying’ esan ohi zaio ingelesetik inportaturiko hitzari esker. Gauza berria balitz bezala aurkezten den fenomenoa da. Baina nik esango nuke nire gogoramen guztian existitu dela bullying-a, zuzenean bullying-a ez bada ere, marjinazioa behintzat.

Astoarekin errotara etortzen hasten zinean hasiko ziren lehenengo burlak eta komentario mingarriak , zu baino kalekume handixeagoen partetik. Hura pasatuko zen, baina berriz etorri behar zenuenean ondo gogoan edukiko zenuen, oroitzapenari beldurra josita.

Ezagutu ditut apaizak, maisuak eta kolegioko arduradunak ere, bere jokabide pedagogiko ustez zuzena dela bide,  bullying-a errazten.  Lotsatzen naizelako ez dut zehazten, baina bazen zenbat zigor sekula aplikatu behar ez zena, umiliazio handiko zigorra baitzen, eta beste umeak zain egoten ziren eraso psikologikoa egiteko. Borondate txarrik gabe egingo zuten, agian, baina ume bati egiten zaion kaltea ez dago neurtzerik.

Bestetik, eskolan hasi berritan, inork zergatik ez dakiela hasten zaizkio ingurukoak ume bati burlaka, eta, begiratu batera, inolako motiborik gabe eraso fisikoak egiten. Ikastetxe erlijiosoetan jotzeraino iristea zaila da, baina gainerako guztia errepika liteke, eta jotzerik ezak izango du bere konpentsazioa. Bi ikasleren  historia kontatuko dizuet: batak bestea inolaz ere ikusi ezin, ezin jasan; kontzientzia, nonbait, estu, ordea, eta, nola edo hala, arindu egin nahi, eta egun batean bere merienda ema zion erasotzaileak erasotuari.

Zergatik esplikatzen inork ez badaki ere, pertsona batzuek, beren fisiko, izaera, gaixotasun, beren jokaera dela bide… ahulezia nabarmena erakusten dutela eta erretxazua sortzeko gaitasun handia; eta zama horrekin igaro beharko dute, segur asko, bizi osoa.

Batzuetan, gainera, uste gabeko protagonista bihurtzen zara. Miguel Ángel Revillak kontatzen du kolegio erlijioso batean zebilela bazkaltzera joan zen jangelara. Kontratuan ez omen zen hori sartzen, baina hark jakin ez. Harrapatu zutenetik aurrera gorriak ikusi behar izan omen zituen kolegio hartan; hasteko “gorrón” ipini zioten izengoitia.

Bullying-a gauza serioa da. Pasatuak pasatuta daude, eta gaindituak gaindituta, 70 urtez gero baba gizon egiteko adina, baina bullying-a nozitzen ari diren umeek pena handia ematen didate. Behar den garaian eta behar den tokian salatu beharreko kontua da, eta nozitu duenari behar bezala laguntzekoa. Ez dago beste biderik.

Bai Horixe, DV: 161013 BLG

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s