Gariaren metafora

Kasik urtebeteko zurrunbiloaren ostean, badirudi urak badatozela bere bidera, ibai batzuetan behintzat, nahiz eta beste batzuetan oso arre segitzen duten oraindik, noiz garbituko diren antzik gabe. Aste honetan, gobernua izango omen da. “Azkenik, irten gara tuneletik, argia ikusten hasi gara”, dio zenbaitek. Bada, nik argi adina zalantza ikusten dut, kezka ere bai, eta ez da harritzekoa hilabetea igarotzeko pentsioaren baitan egonik. ‘Gari-kutxa’ zeharo hustuko dela datorren urtean, baina lasai egoteko esaten digute, garia garraiatuko dutela-eta non edo handik. Ni nago garia lehen ere dezente badagoela hemen, inork lapurtu gabe eta denek dagozkien gaitzerukadak fiskoari entregatuko balizkiote.

Dena den, gauza batek kezkatu behar gintuzke; batetik, paradoxikoa delako, hau da, gero eta jende gehiago aritu lanean eta ‘gari-kutxan’ gero eta gari gutxiago. Ondorioa garbia da, momentu honetan lan-munduan dabiltzan soldata asko eta asko oso eskasak direla, eta ezin ‘gari-kutxari’ ekarpen ekonomikorik egin. Ez daiteke bermatu ongizate soziala, ordaindu behar dutenak ez badira iristen. Langile batek irabazi behar du, gutxienez, bera duintasunez bizitzeko adina eta Gizarte Segurantzari eusten laguntzeko beste. Eta etekinen edo errentaren birbanaketa egokiaren bidez lortzen da oreka soziala.

Ekonomia ondo omen doa. Eskerrak ondo doan! Norentzat, ordea? Ekonomia justu batean ez daitezke goiko eta behekoen arteko aldeak areagotu; hori gertatzen bada, zerbaitek huts egiten duelako da. Makroekonomia ondo joatea ona izango da, baina zenbat denbora igarotzen da horren eragin positiboa gure patriketara iristerako? Gainera, zalantza serioak dauzkagu patrika batzuetara eragin positibo hori inoiz iritsiko ote den. Posible ote Europak eskatzen dituen ajusteak konplituta?

Derrigorrez daukat saltoka ibili beharra, eta adibidez adibide joan beharra. Nik ulertzen dut Espainiak munduan herri aurreratu moduan bere burua aurkeztea, eutanasia eta horrelako kontuak aipatuz. Eta adibide hau estrapolagarria da, beste hamaika gaitara. datu horrek, beste askok bezala, harri eta zur utzi naute %40 hiltzen omen da Estatu honetan zainketa paliatiborik gabe. Eutanasiaz hitz egin aurretik ez al litzateke, aurrena, paliatiboena konpondu behar, antzeko beste hamaika adibide ahantzi gabe?

Beste gauza batek ere oso harriturik nauka: etorkizunean posible izango omen da erretiro osoa kobratu eta lan egitea. Horrek nolabaiteko ‘tranparik’ ez badu, ni ez naiz Rufino.

Bai Horixe, DV: 161027

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s