Nola hil, non bota

Nahi den bezala bizitzea ez da beti erraza, eta nahi den guztia ere ez, ondo bizitzea, neurri batean, erlatiboa edo subjektiboa bada ere. Ondo bizitzea, noski, zaila da, baina ondo hiltzeak beti izan behar luke posible. Baita, errausten zaituzten kasuan, bakoitzak nahi duen tokian zabaltzea ere.

Santu Guztien egunaren hurbiltasunak abiarazi nau gogoeta horretan. Berriro ere izan gara kanposantuan. Ikusi dugu lore ederrik, gurutze apainik, ikusi dugu oroitarri eta izkribu originalik! Izkribu batek eman dit, bereziki, atentzioa: “Amiantoaren erruz hila”. Sekula ere ikusi gabe nengoen horrelakorik. Baina oso ondo iruditzen zait hilda gero ere protestan jarraitzea, eta biziekiko solidaritatea erakustea. Hori baita benetako solidaritatea eta demokrazia: norberarentzat ezer espero ez eta besteentzat dena emateko prest.

‘Hilen demokrazia’ izenburupean idatzi du Juan Manuel de Pradak ‘Semanal’en. Eta dio: “Ez daiteke benetako solidaritaterik gizakien artean hilen demokrazia onartu ezean”. Hau da, ez dago solidaritaterik, gure aurrekoen lana, sufrimendua, borondatea, hainbat eraikuntza material eta espiritual… kontuan hartzen ez badira. Nik horri beste gauza bat erantsiko nioke: ‘hilzorikoen demokrazia’. Era berean, ez dago benetako solidaritaterik gizartean, hilzorikoen borondatea errespetatzen ez bada. Zenbat sufritu, bizia azkenetan zenbat luzatu, nola hil, gorpuarekin zer egin…

Hori dena pertsonaren eskubidea da. Eta ni ez naiz nor inoren kontzientzian sartu eta atzamarka hasteko, errudun-sentimenduaren mamua astindu eta beldurtzeko. Beraz, oso gaizki iruditzen zait Elizak berrikitan gorpuen errausketari buruz egin dituen mehatxuak, baita katoliko ortodoxoa izango banintz ere. Higiene kontuek bakarrik eragotziko lukete, nire pentsaeraren arabera, errautsak nonahi haizeratzea.

Elizaren arabera ‘otoitz-leku’ sakratu batean utzi behar dira gorpuzkinak. Txindoki mendia, adibidez, kanposantua bezain sakratua ez balitz bezala! Historian zehar, edozein bazter izan da otoitz-leku. Lukas eta Joanen pasarte hauek ere horrela ulertzen ditut nik: “Egun haietako batean, Jesus mendira joan zen otoitz egitera…” (Lk 6,12), eta: “Sinets iezadazu, emakume: badator ordua, ez mendi honetan [samaritarren tenplua], ez Jerusalemen, Aita adoratuko ez duzuena” (Jn 4,21-23). Gainera, nire ustez, Elizari bi gauza ahaztu zaizkio: kanposantu gehienak zibilak dira, eta herriarenak, ez Elizarenak.

Bai Horixe, DV:161103

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a Nola hil, non bota

  1. Oso zuzen, oso egoki jardun haiz, Rufino. Santu guztien aurreko astean argitara eman ditek Erromako jakintsuek, dataren bezperak iluntzeko ta gaiztatzeko: jakinik, Frantzisko artzai egoki ta berdaderoa, biziekiko erruki sakona pizten ta indartzen dabilela, eta ez hildako errauts kontuak eta errauskinen kontutxoak haizatzen… Bentajatxo bat zeukak horrek: gero eta argiago ikusten dela, eztabaida faltsuak zertarako ateratzen diren; alegia, kaltea non eginik badagoela oraindik…
    Txindoki, horixe bai, erraustegi egokienetakoa…

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s