Konfiantza eta iraupena

161113, XXXIII. Astea, Denbora Arrunta, Lk 21,5-19

«… baina ez duzue galduko buruko ile bakar bat ere. Iraupenaren iraupenez lortuko duzue bizia»

*********************************************************

Lukasek ebanjelioa eskribitu zuenerako Jerusalemgo gertaerak jada iraganekoak ziren.

Genero literario apokaliptikoan sartzen da kontakizuna. eta Nahiz beranduko judaismoan genero horrek hedapen handia izan, laster ezkutatu zen.

Flavio Josefok dio, Jerusalem eraitsi aurretik, bere burua ‘mesiastzat’ hartzen zuen jende ugari agertu zela. Nahiz eta kristauak ongi etortzen ziren haiekin, testuak ez elkartzeko agintzen die.

Ordurako, eta areago oraindik ondorengo urteetan, sinagogak bortizki pertsegitu zituen kristau komunitateak. Familiartekoek berek salatzen zituzten, askotan, komunitateko kideak, arrisku handia ikusten baitzuen haiengan sendi osoarentzat, aginte erlijiosoak har zitzakeen errepresaliak gogoan.

Testua mintzatzen da testigantza emateko aukerari buruz ere (martirioaz). Izan ere, ebanjelioa eskribitzerako, kristau martirien zerrenda luzea zen, Estebanengandik hasita. Haren exekuzioa Lukasek berak kontatzen du, Apostoluen Egintzen Liburuko 7. kapituluan.

Dena dela, azken hitza konfiantzazkoa da. Lehen usatu den esaldia ageri zaigu (Lk 12,7) “Zuen buruko ileak ere kontatuak daude”. Badirudi esaldi hori asko erabiltzen zela judaismoan, beste bi tokitan ere ageri da: (1 Sam 14,45; 1 Erregeak 1,52 –sarritan agertzen dira Testamentu Berrian Testamentu Zaharreko profeten esanak–). Iraupenera deitzen du egileak.

http://www.enriquemartinezlozano.com
rufiraola: itzulpen librea 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s