Xalbadorren omenez

«Alta, ez da errexa gai berarekin beti gauza berria egitea. Edozoin sukaldarik erranen dautzu hori» (Xalbador). 40 urte bete ziren astelehenean Xalbador hil zela. Haren omenez izan bedi nire gaurkoa. Hasierako esaldi hori bete-betean dator bat nire tesiarekin: bat-bateko bertsolaritza ere ez da dena inprobisazioa, ez lehen eta orain. «Badaukate deskuidu ederra bertsolari gazteek, beste inori entzunda ikas daitekeela uste badute», esango zizun Manuel Lasartek, konbentziturik baitzegoen bere kasa, kanpoko laguntzarik gabe, egin zela bertsolari.

Pertsonak esperientziaren poderioz ikasten du, ordea. Bizitzaren liburuak denoi irakasten digu. Lasarte argia zen, eta agudo ohartuko zen zer-nolako publikoaren aurrean ziharduen, baita publiko harentzat kantatu ere. Normalena da egunero zabiltzan giroak eta bertso-lagunek kutsatzea, nahiz eta gero horri forma pertsonala eman.

Bestetik, ez da harritzekoa arrazoi bat, toki batean, bertsotan oker antzean atera bazaizu, hurrena joandako lekuan arrazoi hori bera egokiago botatzen saiatzea. Ni, horretan, Jon Sarasuaren alde nago: hark esaten du ez dela demeritua eta ez dela lotsagarria bertso on baten hari nagusia oinarri harturik, arrazoi bera edo antzeko bertsoa bi toki edo testuinguru desberdinetan kantatzea.

Andoni Egañarekin, aspaldi honetan, urtero konpartitu izan dut bertso-lehiaketa bateko  epaimahaia. Sarritan egin izan du komentario bera zenbait bertsori buruz: «Hori beste era honetan (…) formulatu izan balu, askoz ez ere egokiagoa izango zuan» Horrek esan nahi du baduela ideia bat aldez aurretik pentsatua (gogoeta landua), inprobisazioa baino lehenagokoa, baina inprobisazioa inolaz ere zapuzten ez duena. Izan ere, inprobisazioa ulertzeko modu asko dago. Lazkao Txikirena izango zen kasu estremoa: hark ez zuen onartzen agurra bera ere aldez aurretik prestatzea. Gehiegizkoa iruditzen zait.

Orain, beste muturrera joko dugu, eta han Amurizarekin egingo topo. Etxanoko bertsolari handiaren ustez, (hobeto ulertzearren pixka bat esajera dezadan) bertsotan ikas daiteke ofizio bat edo karrera bat ikasten den moduan. Egia  da gauza asko ikas daitezkeela, baina berezkorik gabe inor ez da gailurrera iristen; bestela, edozein izan liteke Jorge Oteiza edo Ainhoa Arteta. Artistek ere asko ikasi behar izaten dute, baina…

Behin Joxe Agirreri hau galdetu zioten: «Bertsolaria jaio ala egin egiten da?» Hark erantzun: «Aurrena jaio, behintzat?»

Bai Horixe, DV: 161110

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s