Jesxux Mari Guridi Izagirre

 

Lagun eta lankidea hil zaigu, Gabiriako Semea eta Oiartzunen bizi zena. Doluminik sentikorrenak emazte Arantxa, hiru seme-alaba eta familia osoari.

Zoriontsu izatea da mundu honetan daukagun betebehar bakarra, eta besteak zoriontsu egiten saiatzea. Jexux Mari zoriontsu izan da, ez problema eta gorabeherarik izan ez duelako, horiei aurre egiten jakin duelako baizik. Umorea eta onberatasuna, bertuteak.

Jexux Marik ez zizun goi maiako anbizio partikularrik, gauza txikietan aurkituko zizun zoriona, klaseak eman, koruan kantatu, mendian ziza eta perretxiko bila…

Itxura batean, joan da gure artetik. Bere dimentsio historikoa amaitu da. Tenporalki izan duen forma hori bukatu da. Baina bere azken dimentsio edo dimentsio sakona ez. Olatua eta itsasoa bezalakoa da gizakiaren bizia. Olatua da dimentsio historikoa eta itsasoa azken dimentsioa. Olatua itsasotik dator eta itsasora itzultzen da; azken finean, biak bat dira: ura. Bat gara errealitate osoarekiko, zeinen azken Hondoa Bizia, Jainkoa, Konszientzia… den.

Bere erara, kristau fededuna ere bazen Jexux Mari, eta, ebanjelioko pasartetxo bat gogoratuko dugu (Joan 8,58): «Bene-benetan diotsuet: Abraham sortu baino lehenagokoa NAIZ NI.» dio Nazareteko Maisuak, Joanen arabera. Aurreko paragrafoko irudiaren arabera, denok gara Abraham baino lehenagokoak. Osatzen gaituen Hondoarekin konexioan egotea da kontua.

Esta entrada fue publicada en 1 Biografia y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s