Konprenitu

“… omen”

Filosofiak esplikatu egiten du, zientziek deskribatu, jakinduriak transformatu.

Filosofia espekulatiboari eta zientziei esker eskuratzen dugu ezagutza. Jakinduriak harago jotzen du: zerbait sakonetik ezagutzeko, izan egin behar da. Zerbait buruz informazioak izateak ez du esanahi zerbait zuzenean ezagutzea. Piszina ertzetik, igeri nola egiten duten ikusita ez da ikasten igeri.

Ez da gauza bera, eskolan, lagun batek esatea “erregeak gurasoak direla” edo zeure kabuz deskubritzea: zapatan jostailuak ipini dizkizutenean esna zeunden. Lehen, informazioa zenuen; orain, konprentsioa. Zuretzat mundua zeharo aldatu da, eta zeu ere erabat transformatu zara.

Benetako ezagutzari, Ekialdean, ‘esnatzea’ esaten diote. Halaxe baita, ametsetatik esnatzea bezala. Mundu berriaren aurkitzea. Esnatzea ez buruan eduki batzuk gehiago izatea, baizik eta pertsonaren transformazio osoa. Kontzientzia-maila berria lortzea da esnatzea; munduan izateko eta munduari begiratzeko modu berria eskuratzen dugu.

[cf. M. Cavallé, ( … Filosofía como terapia), 59-61]
Oharra:
Horrelako lan gehienek, nire kasuan behintzat, “OMEN” handi bat eraman beharko lukete.  Irakurri, gogoeta egin… eta euskara izaten dira osagaiak, emariak idazlan moduan jaulkitzeko. Printzipioz, inon publikatzeko asmorik gabe eginak, neure kontsumorako. Gero, askotan, ordea, blogean bederen ipintzea deliberatzen dut, gehienetan norbaiti irakurtzeko eman eta hark animatuta. Eta publikatzen direnean, irabazi-asmorik gabe publikatzen dira.
Esta entrada fue publicada en 1 Ez-bi antologia y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s