Zientziak dena al daki?

“… omen”

Zientziak, hasteko eta behin, deskribatu egiten du. Nola deskribatzen du? Zientzia bakoitzak bere modua eta eredua ditu, errealitatera iristeko. Errealitatearen dimentsio neurgarriak hartuko ditu kontuan zientzia fisikoak. Hori da bere eremua.

Medizinak beste horrenbeste egingo du. Maiteminduak, bere barrenari jira osoa ematen dion irribarrea ikusten duen tokian, anatomiak ez du ikusiko masaileko muskuluen kontrakzioa baino. Baina nork esaten dit niri bigarren ikuspegia objektiboagoa dela lehenengoa baino? Errealitatera hurbiltzeko modu partzial bat absolutizatzea izango litzateke hori, batez ere maiteminduarentzat.

Behaketa-instrumentuek ere zeresan handia daukate zientzia-arloan. Begi-bistakoa garai bateko medizinak, medikuntza zaharrak, ez zituela gaurko tresna sofistikatuak. Horrek, ezbairik gabe, eragin handia dauka prozesu patologikoen interpretazio eta diagnostikoan.

Hau ere esan beharrekoa: zientziak deskribatu egiten du, ez esplikatu. Medizinak gaixotasuna deskribatuko du eta erremedioa ere bai. Baina zer daki medikuntzak gaixotasunaren edo osasunaren zentzuaz? Oinazea kenduko digu, baina zer daki oinazearen zergati erradikalaz?

Zientziak inoiz ez du erabat zoriontsu egiten, nahiz eta pretentsio hori izan duen. Jakina, alde ederra dago oinazez egotetik minik gabe sentitzera. Asebetea eta zoriona, ordea, batez ere, biziaren zentzuarekin lotuak daude. Zientzia ezin da iritsi gauza esentzialetara. Ez dut uste horretan eztabaida handirik egon litekeenik.

Baina hanka-sartze edo uste oker batekin egin dugu topo: zientifikoek onartu badute ere beren metodoek ez direla gai errealitatearen zentzua atzemateko, batzuek errazegi iritsi dira konklusio honetara, biziak zentzurik ez duelako omen. Zentzurik ez duela? Ipin al daitezke zalantzan amodioa, edertasuna, egia, ongia, eta abar? Normalean, horiek dira biziari zentzua ematen diotenak, zientziak horien gainean ezer esan ez dezakeen arren.

Beste kontu bat da artea ere epaitu, neurtu eta baloratu egin nahi izaten dugula. Neu ere horretan jarduna naiz eta oraindik ere jarduten dut. Hor ere badago zeresana franko, baina utz dezagun gaurko hesi-inguru honetatik at, beste kupel bateko sagardoa da eta.

   (cf. Mónica Cavallé, LA  SABIDURÍA RECOBRADA . FILOSOFÍA COMO TERAPIA,  51-56)

 

Esta entrada fue publicada en 1 Ez-bi antologia y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s