Ezagutza transformatzailea

“… omen”

Bere baitan xede den ezagutza da bakarrik transformatzailea, esan nahi da beste xede bat lortzeko bitarteko moduan erabiltzen den ezagutza ez dela transformatzailea.  Ni, momentu honetan, ze helbururekin ari naiz eskribitzen eta, eskribitu ahala, ikasten? Ez daukat ezer lortu beharrik. Hain zuzen, paradoxikoki (paradoxa ez da kontraesana, bi muturrak lotzen dituen uztarria baizik), ezer lortzeko premiarik ez denean eskuratzen dira gauzarik baliosenak eta esnatzen eta transformatzen gehien laguntzen digutenak.

Ezagutza horren ondoan bada beste bat inolako transformaziorik eragiten ez duena. Lehen dugunari informazio gehiago erantsi besterik ez. Gehitze kuantitatiboa da, gainazalekoa, epidermikoa. Pertsona transformatu eta ikuspegia irekitzen duena da benetako jakinduria.

Segurtasunari halako garrantzia ematen diogun honetan, ez naiz lotsa hau aitortzeko: segurtasunik eza bezain txarra da gehiegizko segurtasuna. Itxitasunera garamatza zuzenean. Funtsezkoa da arriskatzea. Ideia eta sinesteetan dagoen segurtasuna ez da zinezkoa. Konprenitzeak eta esperientziak ematen digu benetako segurtasuna.

Beste gauza bat ere bada oso inportantea: inor konbentzitzeko premiarik ez. Hori konprenitzea da segurtasun eta libertatearen oinarria. Bere baitan argia den zerbait behar dugu, eta ez argi horren bidez zerbaiten bila segi. Horrela ez dugu sekula aurkituko.

   (cf. Mónica Cavallé, LA  SABIDURÍA RECOBRADA . FILOSOFÍA COMO TERAPIA, 61-66)

 

Esta entrada fue publicada en 1 Ez-bi antologia y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s