Hartu nigan atseden  

161207, Abenduko II. Astea, Mt 11,28-30

«… nire uztarria eramangarria baita eta nire zama arina»

*********************************************************

Errabinoek beren irakaspenari esaten zioten ‘zama’. Jesusek, termino bera erabiliz, dio bere zama ez dela astuna; eta, gainera, astuna ez izateaz aparte, atseden ematen duena. Nola ez zuen, bada, hori esango, bere bizia nekeen aringarritzat jotzen zuenak! Errukia da hitza. Errukia, pertsona ‘nekatu’ eta ‘larrituentzat’. Errukiak, Karen Armstrong-en arabera, esan nahi du ‘bestearekin batera sentitzea, norbera munduaren zentrotik kendu eta bere tokian beste bat ipintzea. Hori da, erlijiotasunaren klabea ez ezik, iluminazioarena ere’.

‘Existentziaren erdigunean pertsonen ongia ipintzen dugunean hartzen du benetako zentzua biziak’. Hori baita ‘etxean’ aurkitzen garelako seinalerik garbiena: garen Bizia zerbitzatzen ditugun pertsonengan barrena doa isurian. Javier Mellonik dioenez, ‘barnetasunak solidaritaterik gabe ez du sinesgarritasunik’; hain zuzen, ‘barnetasuna, solidaritatea eta neurria’ elkarrekin uztarturik daude.

Neke eta itolarri gehiegi dago gure munduan. Arintzen laguntzen duen oro berri ona da. Baina, sustraira iritsiko bagara, nahitaezkoa da ‘esnatzea’; nor eta zer garen ohartu eta konszientzia horretan bizi, hori salbu baitago gerta dakigukeen orotatik. Eta konprentsio hori haz dadin saiatu, hori baita sufrimendutik libratzeko iturririk egiazkoena.

‘Etxea’, gure benetako identitatea alegia, patxada eta apaltasunaren etxola da; egoarekin des-identifikatzea da nagusikeria, urguilua, konparazioa, borroka… saihesteko modua. Egoa da mekanismo horiek guztiak martxan ipintzen dituena, bere burua indartzeko asmoz, ez alferrik!

Jesusengandik ikasteak ez du hauxe baino esan nahi: hura ‘bizi zen’ toki berean kokatzera ausartu, hau da, egoa gainditzen duen konszientzian; bestela esanda, ‘etxe’ bakar eta konpartituan.

http://www.enriquemartinezlozano.com
rufiraola: itzulpen librea 
Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s