Olibondoaren historia  

Emazteak eta biok landatu genuen, gerora eguzkia ekarri zuen goiz hotzean, bezperan Estella-Lizarrako azokan erositako olibondo txikia. Biok nahiko esperientzia gutxikoak, baina rolak banatu egin behar: emazteak hartu zuen enkargatuaren rola eta nik ofizialarena. Ez zen izan zuloa egin eta lurrez estaltze hutsa, hori baino gehienxeago exijitzen du landaketa egokiak. Plazerez bete gintuen biok lan hark, amaitzean. Jantzi handia ematen zion atariko soro txikiari.

Atzeraka sartu nintzen etxean, arbola landatu berriari begira. Egun hartan, bereziki, bisita asko egin nizkion. Ongi egindako lana, ondoren, kontenplatzea gustatzen zait. Hain zuzen, kontenplatua izatea da gure olibondoaren funtzio nagusia. Zein ederra den gauzak kontenplatzea, eta ordainetan ezer eskatu gabe zaintzea. Horrek samurtzen du gure espiritua. “Aterkia zein ederra den –dio Unamunok– ireki eta kontenplatzeko, eta ez euritan erabiltzeko”.

Olibondo txikiak hiru adaxka ekarri zituen azokatik. Gero, hiru haietatik beste hiruna sortu zitzaizkion. Eta horrelaxe, hazi ahala zabaltzen joan da. Soildu eta inausi egin behar izaten dugu urtero. Horretan ere ez gara artetsuak, baina begiak gozatzeko alerik gehien duten adarrak uzten dizkiogu: oliba-aleek asko dotoretzen dute olibondoa. Ez dakigu Jakoba Rekondok onartuko lukeen gure prozedura ala esango ligukeen: “Urte batean ematen ez duten adarrek hurrengo urtean ematen dute”. Ez daukagu aldeko zein kontrako frogarik. Dakiguna da guk aurrerako utzitako adarrek, aurten behintzat, dezente eman dutela. Begira nagokie.

Badakigu (orain jakin dugu), intxaurrak eta gaztainak bezalaxe, toki askotan, haga luze batez jo eta astintzen dituztela oliboaren adarrak, aleak jaulki ditzaten. Guk ez. Eta gure olibondoak oliba beltzak ematen ditu, eta hortik atera nuen ondorioa gutxienez bi espezie zirela oliboetan: oliba berdeak eta oliba beltzak ematen dituztenak. Arturok argitu zidan nahastea (Arturo bizilaguna da): “Ez gizona, ez! Heltzen utziz gero, oliba guztiak beltzak dituk”. Arturok asko daki nekazaritzaz eta, halaber, baita oliboez ere.

Nik ez daukat asko jakin beharrik, aski dut olibondoarekin eta soro txikiarekin bat eginik sentitzea. Eta oliba beltzak hantxe egoten dira, bere kasa erori arte, Gabonetako arbolaren apaingarriak bailiran. Eta halaxe irauten dute kasik hurrengo uzta-aldia loretan hasi arte, orduan egiten dute lurrarekin bat, bizia sekula ez dela amaitzen erakutsiz.

Bai Horixe, DV: 161208

 

Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s