161213, abenduko III. astea, Mt 21,28-32
«Benetan diotsuet: publikanoak eta prostitutak zuek baino lehenago sartuko dira Jainkoaren erreinuan»
*********************************************************
Jesusek askotan esan zuena sintetizatzen du parabola labur honek. Eta laburbil daiteke esanez etikak erlijioaren gainetik behar duela.
Erlijioak, Absolutuan oinarri hartzean, bere burua absolutu bihurtzeko joera bizia du. Baina momentu berean hasten da perbertitzen. Eta erreminta humanizatzaile izan litekeena bloke monolitiko bilakatzen da, eta eliztarren sumisioa eta ez direnen gaineko aginpidea lortu nahi ditu.
Hori erraz froga daiteke gizadiaren historiari erreparatzen badiogu; noski, izan ditzake maila eta intentsitate ezberdinak. Eta, nolanahi ere, arriskua eta tentazioa beti hor daude ataizean.
Aldi berean, absolutu bihurturiko erlijioak indar guztiak doktrinan ipintzera joko du, autoritate erlijiosoak onetsi eta kontrolaturiko doktrinan. Beraz, doktrinarismoa da bere osagai funtsezkoetako bat, transformazio pertsonalez (etikaz) ahazturik. Eta behin eta berriz eskatzen da sinesteei men egiteko, ‘ikazkinaren fedea’ bultzatuz edo hitzetik hortzera esaldi hau erabiliz: ‘Elizak doktoreak’.
Jesusek dioen eran, hortik ez dator fariseismoa baino, sinesteen araberako erlijioa bultzatzen duelako; ondorioz, beste estatus batean, goragoko mailan, kokatuko du bere burua horretan oinarritzen denak, eta fanatismora egingo du jauzi, sakon-sakoneko desegurtasuna ezkutatzeko. Esanguratsua Jesusen azken hitza: “mespretxatuenek ere aurre hartu dizuete”.
(cf. Guía para volver a casa, Enrique Martínez Lozano)