Eguberri berriak

Gure etxean, eta ingurumarian, ez zen sekula ‘Gabonak’ esaten, ‘Eguberriak baizik. Hori beranduagoko kontua da. Haurtzaroan, Eguberri bezperaren inguruan eta Errege Egunari begira ospatzen genuen ia dena. Hilaren 24an eskean ateratzen ginen. Egun horretan kantatzen genuen abestiari esker, ‘Ogeitalaugarrena’ deitzen genion jardunaldi osoari.

Errege bezpera ere egun handia izaten zen. Ahaztu gabe ipiniko genuen oinetakoa; normalean bakarra; biak betetzeko adina kargamendu ezin garraiatu baitzuten gameluek; gurera etortzen zirenak, nonbait, gazteak edo ahul samarrak izaki. Dena den, arrangurarako motiborik ere ez genuen izaten: urtero ekartzen zizkiguten, gutxienez, karta-pare txikia eta mazapan-kaxa goxoa.

Hamalau urtetik hogeita batera artekoa-edo izango litzateke hurrengo tartea. Eskean ateratzen jarraitzen genuen. Orain, ordea, koadrilan eta ilunabarrean. Garai horretan, Gau Erdiko Mezara joateko ohitura zen, eta ondorenean parranda egin. Herriko tabernak irekita egoten ziren.

Soldadu joateko aurre horretan, edo igaro ondorenean, ipiniko genuke hurrengo mugarria. Garai modutsu horretan hasi ginen tradizio zaharrei muzin egiten. Erlijioa eta Elizarekin erlazionaturiko guztia, zama pisua balitz bezala, apurka-apurka edo nahiko kolpean, gainetik kentzeari ekin genion, arrazoi asko direla medio. ‘Herrigintza’ zen ordezkoa. Gauza asko sartzen ziren Herrigintzan: kultura, politika, sindikalismoa, euskara, ikastola…

Testuinguru horretan Eguberriak “sekularizatu” egin ziren. Olentzerok hartu zuen protagonismoa, lehen inoiz ez bezalako indarra. Beste gauza askoren artean, ikastolako irakasle eta guraso batzuen argudioetan zuen oinarria. Irizpide horien arabera, hobe zen haurrei opariak oporren hasieran ematea, jolasteko denbora izan zezaten. Eta logikoa ikusten zen Olentzero izatea opariak ekarriko zituena. Ideologia apurren bat ere egongo zen, agian, horren azpian. Olentzero bera uztartu zen herrigintzarekin, Eguberritako euskal kulturaren ikono nagusi bihurturik. Baina, Olentzero eta Erregeak, biak, dira mito handiak eta ez dago inolako kontraesanik bien artean.

Orain ez naiz 22 urteko hura, Eguberriak beste ikuspegi batetik errekuperatu ostean. Ez zahartu naizelako, baizik ospakizun horien azpian dagoen mezu aberatsari beste konprentsio-maila batetik begiratzen diodalako. Kultur antropologiaren erpinetik ere handiak dira Eguberriak. Poesia eta magia iruditzen zait dena.

Gainera, orain nik hartzen ditudan bezala hartuta, denok gara Eguberriak, denok gara Dena, Haurtxoa eta gure artean ez dago separaziorik. Mónica Cavalléren hitzak gutxi gorabehera parafraseatuz esan dezakegu Absolutua, Jainkoa, Taoa…  ez daitekeela izan uka daitekeen ezer, baizik ebidentzia purua, hau da, errealitatearen azken hondo sakona, eta gure benetako identitatea ere horixe da, nondik jalgitzen den izaki ororengan bizi den eta denok biziarazten gaituen Bizia. Manifestatzen dena –Mundua– da txanponaren alde bat, eta hori manifestarazten duena bestea, baina txapona bakarra.

Aurten, Olentzero emakumezkoa ere izango omen da. Aipatu dugun azken dimentsio horretan ez legoke premiarik, denok bat gara.

Bai Horixe, DV:161222

Esta entrada fue publicada en General Castellano y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s