Gabonak: berriro jaio

Laugarren ebanjelioaren egileak Jesusen ezpainetan ipintzen ditu hitzok: «Berriro jaiotzen ez dena ez da sartuko Jainkoaren Erreinuan» (Jn 3,3). Guretzako hizkera ulergarriagoan, unibertsal eta ez-erlijiosoan, honela itzul liteke: «Ez baduzu kentzen gainetik [gaizki] ikasitako guztia, ezin jakin ahal izango duzu nor zaren».

Ideia, sineskera edo ohitura asko dago gainetik kendu, soltatu eta libratu beharrekoa. Zeren horri [ikasitakoari] atxikirik irauten dugun bitartean, iraganean itsatsita eta adimenera murrizturik jarraituko dugu. Sineskerekiko atxikimenak adimenaren kaiolan setiatzen gaitu eta horretara [adimenera]  murrizten, aldez aurretik absolutu bihurtu ostean. Eta adimena iragana denez, pentsatzea –memorian gorderik dagoen– iraganera itzultzea baita, eta handik irakurriko du presentea. Adimenean geratzen bagara, Bizitzarentzat itxita egongo gara, benetan nor garen ez dakigula. 

Laburbilduta, ez da posible adimenera murriztu eta egiara irekitzea. Zeren adimena –lanabes bikaina, bat izatekotan, objektuen munduan moldatzeko edo arrazoi kritikoa garatzeko–, baina ez-gai egiara heltzeko, egiara eta objektu ez den ezertara iristeko. Adimenak ez digu esaten errealitatea nolakoa den; bakar-bakarrik eskaintzen digu berak errealari (izan, denari) buruz egiten duen interpretazioa. Areago oraindik: adimenak soilik hautematen du ‘agerikoa edo manifestua’. Horregatik guztiagatik, adimenera murriztea da modurik errazena errorean murgiltzeko. Ez dago zalantzarik: adimenetik ezinezkoa da ‘berriro jaiotzea’.

Bestalde, ‘Jainkoaren Erreinua’ espresio polisemikoak gure egiazko identitatea osatzen duen hari begira ipintzen gaitu. Ez da harritzekoa, beraz, Jesusek hau esatea: «Jainkoaren erreinua zeuon barruan dago» (Lk 17,21). Adimenak hautematen duenaren kontra, garena ez da izenda edo pentsa dezakegun ezer. Behatzen duen HORI gara, behatua izan ez daitekeena, erreal ororen azken Hondoa, kontzientzia (izatea, bizia) forma sail ugaritan desplegatzen delarik. Aldiz, ‘ni’ deitzen dioguna ez da benetan garena espresatzen den forma bat baino.

Tradizio bakoitzak garen HORI espresio ezberdinekin izendatu du; taoismoarentzat, Taoa da; hinduismoarentzat, Atman zeina bat den Brahman-ekin; izaki guztien nukleoa osatzen duen ‘natura budikoaz’ mintzatzen da budismoa; Greziako filosofiarentzat Logos eta, zehatzago esanik, estoikoek ‘printzipio gidatzaile’ (hegemonikón –Epitekto–) deitu zioten HORRI, edo ‘barne jainkotasun’ (Marco Aurelio)… Ildo beretik, ‘Jainkoaren Erreinua’ espresioa, batzuetan, itzuli izan da ‘errealitate kristiko’ moduan edo, besterik gabe, gizaki guztiengan bizi den ‘Kristoa’. Espresio hori, aurreko guztiak bezalaxe, desegokia da. HORI –inefablea– izendatu nahi dute, gure egiazko identitatea osatzen duen HORI.

Nolanahi ere, garen hori ezin eskura dezake adimenak, garen hori ez baita objektua. Beraz, atzeman nahi badugu –berriro jaio–, adimena baino harago jo beharko dugu, kaiolatik irtetera ausarturik, non gure pentsamenduek sartu gintuzten. Horri buruz ari da ebanjelioko beste termino funtsezkoetako bat: ‘konbertsioa’ edo  metanoia.

Konbertsioak ez du zerikusirik, printzipioz, portaera moralarekin, baizik eta benetako konprentsioarekin, arrazoia baino harago ikustea permititzen digun konprenitze-erarekin. Horixe da, hain zuzen, metanoia hitzaren esanahi etimologikoa. Konbertitzeak, beraz, esan nahi du beste modu batean ikustea, eta ezinbestekoa da sineskera guztiak soltatzea –ikasitakoa des-ikastea–, baldin eta benetan garena ezagutu eta bizi nahi badugu –‘berriro jaio edo gure egiara jaio–.

Azpian dagoen sustrai horrekin, erraz ulertzen da ‘Gabon’ ospakizunak duen eduki sinboliko aberatsa. Gabonek, bestalde, –ezer edo inor ez dagoelako beste ezertatik edo inorengandik separatua–, geuri buruz hitz egiten digute. Eta kasu honetan, konkretuki, ‘garenera jaiotzeko’ dugun desira edo irrika biziaz

Eta hor deskubritzen dugu, txunditurik eta eskertsu, dena ongi datorrela, puzle harmoniatsuaren antzera: Jesus dena denok gara; kristau-tradizioan ‘ispilu’ moduan ikusten dugu, non islatzen garen guztiok. Ez gara izaki separatuak –Nazareteko Maisuak berak gogorarazi zigun «Aita eta biok bat gara» eta «Txiki hauetako bakoitzari egin zeniotena niri egin zenidaten»–; ez gara izaki separatuak, berriz diot, baizik eta Bizi bera, tenporalki ‘forma’ edo ‘disfraz’ diferenteak harturik.

Gabonak ospatzea da ‘garena’ ospatzea, ‘estalkia’ kenduta zeinek despistatzen gaituen edo, agian, hipnotizatu ere bai. Gabonak ikus ditzakegu gure desira sakonenarekin konektatzen duten gonbita moduan ere: ‘berriro jaiotzeko’ gonbita edo ‘kontzienteki’ jaiotzeko gonbita, nora eta, paradoxikoki, beti izan garenera.

Enrique Martínez Lozano
Itzulpen librea: rufiraola

 

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s