URTE BERRIA ESTREINATZEKO

 

Ez-dualtasunaren jakindurian bizi

Gure buruak –eta zentzu komunak– esaten digunaren kontra, gaur egun badakigu denbora ez dela ‘lerro’ egonkorra, zeinetan barrena joan doan existentzia, baizik eta agerikoaren eremuko dimentsio bat gehiago –espazioarekin batera, separaezinak direlarik–. Hori da azaleko maila, formen eta mugimenduaren mundua.

Horren ‘azpian’, edo hobeto esan, bere ‘nukleoan’, dabil zinez erreala (izan-dena), den ororen eta gure azken identitatea osatzen duen hura. Eta Hori gelditasuna da.

Baina mugimendua eta gelditasuna ez dira errealitate kontrajarriak edo aurkakoak, baizik eta Erreala manifestatu ohi den planoaren bi aurpegiak. ‘Tao te king’ek erakusten duen moduan, ‘Ez-izatean jaiotzen da Izatea’ edo ‘Hustasun ulertezina da Taoa eta etengabeko mugimenduan dabil, inoiz agortzen ez dela’. Gelditasuna mugimendu moduan agertzen da, hustasuna forma bezala, ezereza objektu gisa… Eta geuk froga dezakegu kontraesanik eza: burua isiltzean, esperimentatzen dugu, aldi berean, garen gelditasuna eta gure gorputzean nabari den etengabeko mugimendua.

Diferentzian dagoen batasun horri ez-dualtasuna deitzen diogu. Eta horretan datza jakinduria: formen errealitatea (mugimendua) zinez errealetik (gelditasunetik) bizi, ‘daukaguna’ ‘garenetik’ bizi, denbora (denboran) atenporalitatetik (presentziatik) bizi.

Horrek eskatzen duena da nor garen ezagutu eta horrekin konexioan irautea. Gelditasuna gara formen erdian. Eta zenbat eta gehiago ausartu hori bizitzea, orduan eta gehiago deskubritzen dugu bere egia.

Finka zaitez zaren gelditasunean. Edozein aztoramen agertzen delarik, onar ezazu gainazaleko mugimendua besterik ez dela, eta ez diola erasaten zure identitateari. Pema Chödrön-ek dioen eran, “zu zerua zara, gainerako guztia klima da”. Zeruari ez diote erasaten hor azaltzen diren hodeiek. Aztoramenak atrapatu eta tatarrez bagaramatza, hori gertatzen da, soilik, nor garen ezjakinean gaudelako.

Geure identitatea konprenitzeak onarpenera garamatza zuzenean, eta onarpenean bakearekin egingo dugu topo. Onartzeak esan nahi errealarekin lerrokatzea eta biziaren korrontearekin isuri egitea.

Erresistentzia ipintzearen kontrakoa da, beraz, onartzea –erresistentzia da egoak berea sendotzeko daukan arma, nahiz eta horrela sufrimendua eragin–, baina etsi eta amore ematearen aurkakoa ere bada onartzea.

Errealarekin lerrokaturik, guregandik berez bezala sortuko da kasu bakoitzerako ekintza egokia. Adimenetik (burutik) ikusita, esan liteke formen munduaren arduradun egiten garela. Egia esan behar bada, onarpena eta erantzukizuna batera datoz, biziaren jakituriak sartzen gaituen mugimendu berean. Zeren, onartzean zein arduradun edo erantzule egitean, berarekin (biziarekin) bat zaren kontzientzian egiten duzu.

Hain zuzen ere horrexegatik –biziarekin bat zarela jakitearren–, ez zaizu falta konfiantzarik. Zeren zure ekintza ez baitabil emaitza jakin baten bila. Azken finean, zu ez zara-eta ‘egilea’, ubidea bazik, nondik isurian doan bizia. Horixe esaten du txit modu miresgarrian, hizkera teistan noski, Loiolako Inaziok, ‘paradoxa inazioarra’ deiturikoan: “Joka ezazu dena zure baitan balego bezala, fida zaitez dena Jainkoaren eskuetan balego bezala”. Miresgarria da, hain zuzen, kontziente edo inkontzienteki, ez-dualtasunaren jakindurian finkatua dagoelako.

Honela formula daiteke jakinduria hau: “Bizi zaitez dena zure baitan balego bezala; eta fida zaitez zure eskuetan ezer ez balego bezala”. Ardura eta konfiantza. konpromiso sakona eta desjabetze osoa: hori da dohaintasunerako bidea, konprenitzetik sortzen dena. Paradoxa horrek –buruarentzat konponbiderik gabeko kontraesanez betea–,  bizi-jakinduria ezin bikainagoa dauka bere baitan. Baina osotasun betean soilik bizi izan daiteke ‘egora’ murrizten gintuen ezjakinetik irteten garen neurrian eta gure benetako identitatearekin konexioan irauten dugun heinean. Bizia garelako konprenitze-bizipenak egingo du gainerako guztia.

Jatorrizkoa: Enrique Martínez Lozano
Itzulpen librea: Rufino Iraola Garmendia
Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a URTE BERRIA ESTREINATZEKO

  1. Arantzazuko txindokiarra dijo:

    Ederra. Primeran itzulia, gainera. Horko kontu batzuk ez dituk itzul-errezak. Euskararen izul-txoko oso egokiak topatu dituk. Endrikek euskara sakon ulertuko balu, zorionduko hinduke lan bikain honengatik. Ederra lana. Gozatzeko tamainakoa.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s