Geure erruz sufritu

Bizi honetan, sufritzea tokatu izan zaigu askori esparru jakin batzuetan, nahiz eta zorion-ostarteak ere handiak izan diren gure zeru gainean. ‘Gustuko tokian aldaparik ez’, baina osotara ez da egia. Niri, behintzat, gustuko tokian ere aldapa asko egokitu zait.

Aitortzen dut, ordea, sufritzen dugunean, geure erruz sufritzen dugula, ezjakintasuna dela bide eta konprentsio ezagatik. Uste dugu ezbehar guztiak kanpotik datozkigula. Eta ez da horrela. Inoren esanarekin eta geure pentsamenduekin identifikatzen garelako gertatzen zaigu dena.

Badakigu, batzuetan, marjinatzeak, boikotak eta abar eguneroko ogia izan ohi direla. Badakigu tolerantziak pertsona bat den bezala onartzea esan nahi duela, eta ez dela hala gertatzen. Badakigu hitzetik hortzera hau entzungo dugula: “Gu denei irekiak gaude, ez diogu inori betorik ipintzen, hemen kolore eta iritzi guztietakoak onartzen dira”, baina disimuluan etorriko zaizkigu ezikusia, entzungor egitea, agurra ukatzea, sailetik apartatzea, monosilaboen bidez erantzutea, auto-marjinazioa probokatzea…

Sarritan detaile hutsak izaten dira, baina esanguratsuak; ez, ordea, mingarriak, geuk ez baditugu bihurtzen mingarri, buruan bueltak eman eta eman geratzen ez garelako. Egia da egun guztiak ez direla berdinak izaten: batzuetan, huskeriagatik sufritzen dugu, eta beste batzuetan, berriz, gai gara dezente jasateko. Dirudienez, aspaldiko gaitza da, Santa Teresak ere horixe dio (Idazlan guztiak, 434. or.).

Bistan da gauzei buruan bueltak emateak ez duela ezer konpontzen, konpondu baino areago gauzak okertu egiten ditu. Estoikoek aspaldi esan ziguten kentzeko burutik horrelako gauzak, ez ginela-eta gure eskuetan ez zegoen ezeren arduradun eta erantzule, eta ez geneukala zetorkiguna eroapenez hartzea beste erremediorik.

Lehengoa errepikatuko dut. Geure erruz sufritzen dugu. Jakintsuek dioten eran, adibidez Fromm-ek, kontua da ‘izateari’ ala ‘edukitzeari’ ematen diogun garrantzia.  Edukitzea jotzen badu inportantetzat, inoiz ez gara  aseko edukitzeaz; zenbat eta gehiago eduki, hainbat eta gehiago nahiko dugu; harrapatzen ditugun objektu guztiekin identifikatuko gara: fama, boterea, dirua, itxura, tituluak… horiekin puzten dugu gure egoa, baina hustu ere bai azkar, deskuidatuz gero, eta hortik sortzen da okerra, eta sufritzeko bidea. Esate baterako, nahiz eta gauza asko eduki, zeure buruarekin haserre bazaude, ez dute  deus balio sufrimendua arintzeko.

Bai Horixe, DV: 170105

 

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s