Apaltasuna

Mutikoa nintzela, banindoan aitarekin kalean zehar eta, bat-batean, galde egin zidan:

–Andres, txorien kantuez gain beste ezer entzuten al duk kale honetan?
–Bai –erantzun nion–, gurdiaren zarata.
–Oso ondo –esan zidan–, gurdia duk eta hutsik zihoak.
–Hutsik? –esan nuen–. Nola dakizu?
Aitak, kasik pentsatu ere egin gabe, erantzun zidan:
–Oso erraz… zenbat eta hutsago egon, orduan eta zarata handiagoa egiten dik gurdiak.

Harrezkeroztik, pertsona bat ikusten dudanean gehiegi hitz egiten, besteei eteten, ez dagokionean hitza hartzen, daukanari buruz harrokeriaz mintzatzen, hantustez jokatzen, jendea mespretxatzen, iruditzen zait aitaren ahotsa entzuten dudala, hau esanez: «Zenbat eta hutsago egon, orduan eta zarata handiagoa egiten dik gurdiak».

Honetan datza apaltasuna: gure bertuteak isilik gorde eta besteek, beren kabuz, deskubri ditzaten permititu. Gogoratu badirela pertsona hain pobreak, dirua besterik ez dutenak. Inor ez dago barrua ‘NI NEU’rekin betea duena baino hutsago.

 Praktika ezazu apaltasuna erregulartasunez. Oso gora eramango zaitu.

 ‘El librero de Gutenberg’ argazkitik (facebook) euskaratua.

 

 

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s