Hitaz pentsatzen

Ea apur bat baretzen diren Juan Kruz Mendizabalen kasuak eragin dituen itsaso zakarra eta eate-soinua. Hainbestekoa izan da komunikabide eta sare sozialetako zarata! Ez dator gaizki joan den ostiralean Ramon Etxezarretak bere zutabean (DV) erabili zuen ideia gogoratzea: “Urkabe eta inkisizio barik, aski dira komunikabideak eta sare sozialak norbait zigortzeko, merezi ala ez merezi”. Nik uste epaitu dugula eta jendea bere barruan pentsatzen ari den zigorrak auskalo zenbat eta zein eratakoak diren.

Inoiz ere ez naiz saiatu politikoki zuzena izaten eta orain ere ez dut ahalegin handirik egingo. Adiskideak gara aspalditik Juan Kruz eta biok eta nik ez dut inoiz ere ukatuko hori, ez luzatzearren, premiazkoa ez bada ere gure adiskide-izatea nondik norakoa den guztiz zehaztea. Kointzidentzia batzuk tartean eta, sarritan esan ohi dudan eran, hura oso tratabide errazekoa izateak egin zuen gainerakoa. Horregatik, sorpresa eta disgustu izugarria izan da, niretzat, kasua: ulertu egin nahi eta ezin ulertu. Ez dut, ordea, galdutzat ematen. Seguru nago barkamena eskatzeko prest dagoela, eta hortik aurrera has dadila etapa berria harentzat eta guztientzat, biktimak eta gizartea barne.

Lehen ere, gure haurtzaroan adibidez, Jesus Mari Insausti Olariagak esaten duen eran, izaten ziren hainbat maila ezberdinetako ukituak (orain baino usuago seguruenik) eta interpretatu ere desberdin interpretatzen ziren. Askotan, oso berandu arte ohartu ere ez horrelako zerbait izan zitekeenik. Ez naik ari hau esaten hi kontsolatzearren edo hireari inportantzia kentzeko. Baizik dena esateagatik.

Egozten dizkioten ekintzak, denbora aldetik, nahiko urrun daude: 1994, 2001, 2005. Gertaturikoei garrantzia izpirik kendu gabe, azpimarratzekoa da azken hamabi urteotan harri berean berriro estropezu ez egin izana, positiboki baloratu beharrekoa, aurrekoak ahanzterik ez bada ere. Badirudi, gainera, Munillaren hitzak sinesten baditugu, asmo sendoa duela giza ‘ahulezia’ horretatik sendo irteteko, onartu baitu profesionalen eskuetan jartzea. Nik uste birgizartera daitekeen ‘pieza’ dela, eta lan askotarako baliagarria.

Azkenik, ‘Sexu-abusuak’ aipatzen direnean, delituaren gradua ongi zehaztu behar da, lapurreten kasuan egiten den bezala: oiloa, txahala, behia, ehun ardi…; Bestela, arrisku handia dago okerrena pentsatzeko (biolaziorik ankerrena) edo ezer asko ez zela izango pentsatzeko (garrantzi handirik gabeko igurtzi bat).

Bai Horixe, DV: 170119

Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s