DIMENTSIO GALDUA?

Gabonak aitzakiatzat harturik, komentario batean, kazetari batek, beste gauza batzuen artean, hauek salatzen zituen: gure gizartearen azalkeria, kontsumitzeko grina eta indibidualismoa. Paul Tillich aipatzen zuen, eta haren hitzak azpimarratu: «Sakontasun-dimentsioa galdu izana da gizaki modernoaren tragedia».

Paul Tillich (1886-1965), XX. mendean influentziarik handietakoa izan duen teologoetakoa da. Behin eta berriz errepikatzen du bere obran ‘sakontasun-dimentsioa’ errekuperatzeko premia. Hain zuzen, espresio horren bidez aipatu zuen erlijioek ‘Jainko’ gisa izendatu duten Misterioa

Alde batetik, begi-bistakoa da azalkerian –konfortean, edo, besterik gabe, erosotasunean– kokatzeko gizakiak duen joera; bestetik, bere barnean badu biziki tirriatzen duen zerbait eta etengabe sakontasunera deika ari zaiguna, izena gorabehera: gure sustraiak, gure izatea…; finean, gure ‘etxea’.

Horixe da gizakiaren paradoxa. Eta, ezbairik gabe, bi estremoen artean –azalkeria eta sakontasunaren artean–, hor gabiltza borrokan, ahal dugun moduan.

Alabaina kazetariak baziotsan besterik ere, teologo espainiar baten esanak oinarri harturik: «Belaunaldi berriek ez dute arazo hauek planteatzeko kuraiarik [jatorriari eta destinoari buruzko galderak, eta balore eta helburuen gainekoak], ez behintzat aurreko belaunaldiek egiten duten seriotasun eta sakonerarekin».

Baieztapenaren lehen partea ukatu gabe –gizon-emakumeok oraindik urrun gaude benetan garen haren kontzientzia hartu eta bizitzeko–, bigarrena, ordea, oso desegokia iruditzen zait, garai zaharrak idealizatzen direlako; ordea, zinez, ez dago esaterik ordukoak gure garaikoak baino kontzientzia sakonagoarekin bizi zirenik.

Badirudi sektore kontserbatzaileenak aurreko garaien nostalgiaz bizi direla, non kontsensu sozial, kultural eta erlijiosoa handiagoa zen. Baina horrek ez du esan nahi gure aurrekoek oinarrizko arazo  horiek sakontasun handiagoz planteatzen zituztenik, baizik eta ez-kritikoki moldatzen zirela sozial eta kulturalki onarturiko sineskizunetara.

Alde horretatik, ukaezina da ‘paradigma-aldaketa’ erradikala izan dela: aurreko monolitismotik pluraltasun-egoerara igaro gara, hamarkada batzuk lehenago inork pentsatu ere egingo ez zukeen aniztasunera. Mugimendu horiek berekin dituzten zabu eta gizakiaren sorkari guztiek duten anbiguotasunarekin bada ere –kazetariak salatzen dituen sintomak barne– ematen du gizadiak gero eta kontzientzia handiagorako urratsak ematen diharduela.

Agian, Tillich-ek ‘dimentsio galdua’ deitzen ziona ez da gure ‘benetako identitatea’ baino. Baina horra ez gara iritsiko ahalegin boluntaristaren bidez, konprentsioari esker baizik. Historian zehar izan diren jakintsu guztiek egin duten proposamenarekin konektatzen duen konprentsioa (ezagut ezazu zeure burua), eta horrek definitzen du zer den zinezko ‘lan espirituala’: esperientzialki erantzun ‘nor naiz ni?’ galderari, eta garen harekin konexioan bizi.

Talaia horretatik konprenituko dugu ongi gainerako guztia –azalkeria, kontsumismoa, indibidualismoa– etxetik kanpora dagoenaren hustasuna zerbait arindu nahi duten konpentsazio ahul batzuk baino ez direla; eta direla, aldi berean, benetan inportantea den hartatik, garena bizitzetik, aldentzen gaituzten ‘sirena-kantuak’.

Ez gara modu egozentratuan  bizitzera beharturiko nia, bere interesen jiran bueltaka eta bere beldur eta beharrak direla bide defentsa-mekanismoak sortzen dabilen nia –nahiz eta hori guztia aintzat hartu beharko dugun–, baizik eta Gogobete osoa, tenporalki dugun ‘forma’ (ni) horren bidez espresaturik.

Jatorrizkoa: Enrique Martínez Lozano
Itzuli, moldatu: rufino iraola garmendia

Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s