“Odolaren mintzoa”

Askorik merezi gabe bertsolari-ospea eman didatenez (Luis Haranburu Altuna, DV: 16.12.24 ‘Mintzoa odol’), aprobetxatu egingo dut. Horregatik, Xalbador bertsolari eta herri-poeta handiari ostu diot izenburua. Euskararen gainean mintzatu behar dugu, eta biziki gomendatzen diot atalburuaren izen bereko liburua, batez ere, haren baitan, euskarak duen balio intrintsekoaz eta esentzialez ohar dadin; jakina, balio funtzional edo instrumentalez inolaz ere ahaztu gabe.

Artikulu horrek, 2016ko abenduaren 8ko nireari (Bai Horixe) erantzuten dio, gure adiskidea zeharo barreiatu bada ere, Sabino Arana eta XIX. mendean galtzeraino. Baina badu bere xedea: Luisen tesi nagusia da EAEko hezkuntza-sistema ideologia nazionalistaren mendean eta zerbitzuan dagoela, eta murgiltze linguistikoa dela ‘euskal hezkuntzaren ahulezien iturburua’.

Handiena da ‘inkisidore’ deitu didala. Ni inkisidore? Ez horixe! Bokazio-klase hori ez da iritsi sekula nire baitara, ezta ‘inkisizioa’ neuk nozitu nuenean ere. Eskerrak, azkenaldi luzexka honetan, bilera, saio eta irakurketa dezente egin dudan psikologia eta espiritualitatea eta abarren inguruan, nik ere gogoko baitut hark aipatzen zuen ‘ausartu jakitera’ (sapere aude). Eta hor ikasitakoren arabera, ez naiz nire pentsamenduak, ezta besteek nitaz esaten dutena ere, baizik eta pentsamenduak eta esanak behatzen dituen lekukoa, kontzientzia, eta ez didate batere erasaten nire identitate sakonean.

Solamente, orain berrogei urte, haurrak ama-hizkuntzan hezteko eskubidea errebindikatzen omen genuen, eta horrek berdin balio omen du gaurko ere; orain ama-hizkuntza gaztelania duten haurren kasuan, noski! Ba ote dago paralelismorik bi aro horien artean? Ez dut uste. Besteak beste, metodoa bereiz dezagun behintzat: orduan, hizkuntzaren erruz, ikasi ezin bazenuen, egurra izaten zen erantzuna; orain murgiltzea mailakatua da, pixkanakakoa, laguntza pedagogiko berezian oinarritua, eta elebitasunaren ikuspegi errealetik planteatua. Lehengoarekin antzik bai?

Bestetik, esan dezadan, artikulua luzea bada ere, nik nirean egindako proposamen eta galdera batzuei ez diela erantzuten. Adibidez paragrafo hauetan islatzen nuen edukiari:

(…). Kexu haiz identitate-arazoari pisu gehiegi ematen zaiolako. Ez nauk  hor sartuko. Baina ohar adi ‘Katalunia espainoldu behar dugu’ esan zuenak zer pentsatzen duen. Wertek esan zian hori, baina…. Identitate-arazoa esklusiboki Euskal Herriarena balitz bezala saltzea ez duk justua.
Murgiltze linguistikoaz diharduk gero. Nik ez nikek minuturik ere galduko hori eztabaidatzen, baizik esperientzia izan dutenei zuzenean galdetu. Niri, ‘beoteprontoan’, izen bat edo beste zetorkidak gogora (Jon Maia, Mikel Idoate, Xabier Paia…), baina beste mila adibide egon litezkek, eta galdetu modu inpartzialean. Galde ziezaiekek euskaraz ikas zezaketen eta ikasi ez zuten batzuei ere, ea orain zer pentsatzen duten.
Eskerrak Nafarroan emaitza onak izan diren! Hala ere, ez diok barkatu, esanez egungo Gobernuak oraindik denborarik izan ez duelako ez direla emaitzak okerragoak. Ez nian uste horretaraino iritsiko hintzenik. Ez hadi ahantz Nafarroan oraindik ez dagoela D ereduaren eskea betetzeko adina plaza. Zer deritzok? 

Azkenik, ados nago: EAEko hezkuntza-sistemari erreparatu beharko zaio. Baina lagunaren diagnostikoa zuzena da ala euskararena faktoretxo bat baino ez da beste milaren artean?

Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Iritzia/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s