«Not My President», Ez zen erremediorik

Joan den astean hartu du kargua Estatu Batuetako presidente berriak, Donald Trump-ek, nik esan gabe ere ongi asko dakizuenez. Orain bi hilabete, garaile irten zenean, hemen Europa aldeko erreakzioak ikusita, bazirudien Lurrak gelditu egin behar zuela, errotazio- eta translazio-mugimenduak bertan behera geratuta. Badirudi lagun bakarrak eskuin-muturrekoen artean zituela: Viktor Orban (Hungaria), Marine Le Pen (Frantzia), Geert Wilders (Holanda), Matteo Salvini (Italia), Nigel Farage (Britania Handia). Ospatu, behintzat, horiek ospatu dute Trump-en garaipena. Uste dut Putini ere gustatu zaiola, eta Txinak ere ospatu omen zuen .

Aditu genuenez, eraikuntzako enpresak, enpresa farmazeutikoak, energetikoak, lehen gaienak, arma-egileak eta bankuak ere oso kontent omen ziren Etxe Zuriko hurrengo bezeroa Trump izango zela jakinda.

Hemen, Espainian, benetako disparateak entzun ziren. Zenbaitek ‘Podemos’ekin konparatu zuen. Eta ez naiz hori esaten ari ‘Podemos’ekoa naizelako, ez naiz eta, beste batzuei baino sinpatia handiagoa diodan arren, baizik zentzugabekeria itzela iruditzen zaidalako. Populistak omen dira biak. Hala esan zuten, beste batzuen artean, Esperantza Aguirre, Albert Rivera, Toni Cantó eta Susana Diazek. Andaluziarrak, gainera, ongi zehaztu zuen: «loj etremoj ze tocan».

Nik esan behar banu, populistarena onartuta ere, “populista” batzuk eskubide sozialak defenditzen ikusten ditut, hori entzuten diet behintzat, eta nago Trump-en ideologia guztiz kontrakoa dela. Beraz, ‘los extremos se tocan’ horrek badakizue zeren antza duen: bi korrikalari elkarrekin, batak bestea doblatu ostean. Zer esan nahi du, helmugara elkarrekin iritsi direlako biek denbora berdinean amaitu dutela?

Han bertan ere, Estatu Batuetan alegia, jende asko atera zen kalera Trump-en kontra protestan, esanez: «Not My President». Eta apenas izen ziren manifestazio baketsuak, istilutsuak baizik, tiro eta guzti.

Baina ze irtenbide daukate hautesleek, bi hautagai “txarren” artean hautatu behar dutenean? Ni, behintzat, pentsakor egon nintzen kanpaina osoan: Trump ateratzen bada, gaizki; baina Clintonekin ere zer? Ez zen erremediorik. Andere horrek ez zuen konfiantzarik ematen, batik bat nazioarteko ikuspegitik. Bernie Sanders, bai, izan omen zitekeen Trump-en alternatiba. Baina, nola edo hala, ‘diseinuzko’ andere horrek irabazi zituen primarioak.

Dena dela, Lurrak bere bideari darraio. Orain ikusi behar zer gertatzen den. Badirudi lehenego promesa betetzeko asmoa duela: sinatu du Mexikoko fronteran harresia eraikitzeko dekretua. Gero gerokoak!

Bai Horixe, DV: 170126

Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s