‘Erlatibismoaren indarra’

Hitzetik hortzera entzuten da ‘erlatibismo’ hitza. Oso etiketa ona, nonbait, argudiatu beharrik gabe kontrako iritziak paretik kentzeko. Batez ere, Eliza katolikoaren ordezkari batzuek ez dakit noiz utzi behar dioten erlatibismoaz eta fedearen kanpoko etsaiez mintzatzeari. Ohar daitezela behingoz kontzientzia-maila mitikoan sorturiko dogma eta doktrinak eta testu sakratuen irakurketa literala onartezinak (asimilatu ezinak) direla kontzientzia-maila arrazionalarentzat. Hori da dena, ez dago besterik.

‘Erlatibista’ bezalako terminoak estereotipo oso errepikatuak dira, besteak deskalifikatzen saiatzeko, proposatzen duena aztertzen  jardun beharrik gabe. Gogamenarentzat hagitz erosoa da etiketak izatea, horrela, argudio bila nekatu beharrik  gabe, horietako bat edo iruditzen zaizkionak erantsi eta ‘bakeak’ egiteko. Badakigu erlatibismoa txarra dela: amildegiaren ertzean ipintzen gaitu, nihilismoan erortzeko zorian. Baina ez da hobea beste muturrean dagoen fanatismo dogmatikoa. Horien aurrean esaten duguna da beti duela posible gizakiak egian, ontasunean eta  gizalegean haztea.

Ikusten ari naiz dogma katolikoak jada ez digula ezer esaten, eta urrundu egiten gaituela aurkitu nahi genukeen bidetik. Kristautasuneko tradizio eta sineskera batzuk gero eta ‘zentzugabeagoak’ iruditzen zaizkit. Uste dut, besteak beste, testuen irakurketa desegokia egitetik datozela problema asko, hau da, literalismoan erori garelako, hizkera sinboliko aberats moduan interpretatu ez direlako. Elizari, dena eginda ematea gustatu zaio, eta krisia normala da jaso duguna gure gogoak eta bihotzak asimilatu ezin badute, gaur beste janari bat tokatzen zaielako.  Jada ez ezin ditugu jantzi eta ezin gara ibili zapata horiekin.

Irakatsi zaigu jakitea dela ‘autoritateak’ buruan sartutako lau ideia gogoratzea. Baina jakitea ez da munduan diren teoria filosofiko eta teologiko nagusienak buruan sartzea, buruz ikastea. Hori erudizioa izan liteke, ez, alajaina, jakitatea. Pertsona hobeak egiteko balio duena da benetako jakitatea. Alferrik da bihitegian gari asko sartzea, gero ogi ona egiten ez badakigu. Asko arrazoitzeak ez bagaitu pertsona hobeak egiten, hor zerbaitek faltatzen du. Ona izango litzateke erlijioek Misterioa berentzat esklusiboki ez hartzea eta pertsonen eta espiritualitatearen zerbitzuan ipintzea. Ez da harritzekoa eman zitzaigunarekin ok eginda egotea, irakatsi zitzaigun erlijioa baztertu nahi izatea.

Adibide bat ipintzearren, nola asimilatu XXI. mendeko  arrazionalismo postmodernoak Mariaren birjintasuna, Jesusen piztuera fisikoa, mirariak eta inolako logikarik gabeko mila gauza? Beste kontu bat da testuen irakurketa sinbolikoa egitea eta hortik bizitzarako guztioi, fededun ala gabe, balio dizkiguten irakaspenak ateratzea. Jesus erreferente espiritual bat da. Hitz batean, zentzu gehiago dauka Jesus Jainkoa zela esateak baino beste hau esateak Jesus bat eginik sentitzen zela Jainkoarekin, Den Misterioarekin, zeini deitzen baitzion Abba.

[cf.  ‘BIENAVENTURADOS’ María López Vigil, periodista y escritora. Redactora Jefa de la Revista Envío, de la Universidad Centroamericana (UCA). Nicaragua.
Itzulpena eta moldaera: rufino iraola garmendia]

 

Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s