Erlijioaz gaindiko espiritualitatea

Gozotasuna ez da eztia, sineskera ez da egia eta erlijioa ez da espiritualitatea

‘Erlijioa’ eta ‘espiritualitatearen’ artean dagoen aldea konprenitu behar da. Hori konprenitzen badugu, berehala ohartuko gara «badela alternatiba ateismo materialista eta erlijio tradizionalaren artean, munduaren kontzepzio zientifiko-teknikoaren eta Ilustrazio aurreko ikuspegi mitikoaren artean». Feliciano Mayorga filosofoaren esaldia da komatxo tartean ipini dudana.

‘Kredo materialistaren’ ildotik doa gure inguru soziokulturala, zeinen oinarrizko dogma hauxe baita: esperimenta dezakeguna bakarrik existitzen da.

Badakigu, ordea –zientifikoki jakin ere–, errealitatearen %4 besterik ez dugula ezagutzen. Edo, fisika kuantikoak dioen eran, materiaren jatorria ez-materiala dela. Dogma bat imaginario kolektiboan kokatzen denean, zaila da distantzia hartu eta egia handiagora irekitzea. Badirudi gure buruak aise eta erraz justifikatzen duela aldez aurretik atxikirik dagoena, nahiz eta objetiboki garbi ikusi, inolaz ere, ezin daitekeela horrela. Sineskera guztiekin gertatzen da gauza bera; adibidez, erlijioan badira dogma “sinestezinak”; eta ‘kredo’ materialista edo zientifiko berria ez da salbuespen. Handiena da materialismo modernoak dogmatismo erlijiosoa eta bere izaera mitikoa kritikatzen dituela. Ez da ohartzen kritikatzen dituen akats eta errore berberak dituela berak hondo-hondoan. Benetan ironikoa!

Zientifismo materialistarentzat, espiritualitate-usaina duen guztia zorakeria nartzisista hutsa da ezen giza kontroletik kanpo geratzen baita. Ez da ohartzen eldarnio nartzisista dela, zinez, gizakiak kontrola dezakeenera errealitatea murriztea. Hori izan zen arrazoi absolutizatuaren eldarnioa, efektu hipnotikoduna, ezen pentsatzera behartzen baitu hipnosi egoera horretan bakarrik dela posible hautematea. Ilustrazioak lorpen handiak izan zituen; esaterako, ‘arrazoi kritikoaren’ jalgitzea. Ordea oker asko ekarri zuen berekin: arrazoiak liluratu eta txunditu egin zuen gizakia, haren indarrez hipnotizaturik geratzeraino, eta ondorioa hauxe: ez zegoen onartzerik arrazoiak berak froga ez zezakeen ezertxo ere.

Paradoxa baten aurrean aurkitzen gara: alde batetik, modernitatea ez onartzeak posizio fundamentalistetara kondenatzen ditu pertsona erlijiosoak; bestetik, modernitatearen absolutizazioak toki txarrera garamatza: ‘kultura motz’, nihilista, huts eta zentzugabean murgilarazten gaitu; ez dira gutxi, ez, gure gizartean, horretan jausi direnak.

‘Sineskera’ bien artean –Ilustrazio aurreko erlijioaren eta materialismo dogmatikoaren artean, hipnosi mentalaren forma ‘bikiak’–, espiritualitatea da egiara garamatzan bide zuzena, garenera bideratzen gaituena.

Benetako espiritualitatean ez dago dogma eta sineskerarik –arrazoia baloratzen da, eta, absolutizatu barik, integratu eta gainditu egiten da–, baizik eta errealitate errealaren kronpentsiorako irekitze burutsua. Hor dira instrukzioak adimena baino harago jotzeko, eta horrela egoki erantzun zinez axola zaigun galdera bakarrari: Nor naiz ni?

Gero eta kontzienteago gara adimenak ez duela inoiz atzemango egia. Horregatik, ez da gai ziurtasun definitiboak eskaintzeko. Hortik datorrena ez da ‘eraiketa mentala’ baino, hau da, era guztietako sineskizunak, erlijiosoak ala bestelakoak.

Beraz, burua isiltzen ikasi behar dugu, sakontasunean ‘ikusi’ ahal izateko.

Eta, sineskerekin zerikusirik ez duenez, espiritualitatea trans-erlijiosoa da, hain zuen, trans-mentala delako. Azken urteotan ari dira korronte berriak sortzen eta eskertzekoa da ‘espiritualitate laikoa’ bezalako fenomenoak bultzatu nahi izatea.

Jatorrizkoa: Enrique Martínez Lozano
Itzuli, moldatu: rufino iraola garmendia
Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s