Archivo mensual: febrero 2017

JARDINA

Gure jardina txikia da. Hirurogei metro burutik. Baina metroak ez dira oztopo landare bariatu dezente edukitzeko. Iturria da jardinean sartu eta atentzioa ematen duen lehenengo gauza. Mangera luzea daukat hari itsatsia, jardinaren ertz batetik bestera erraz iristen dena. Muturrean grifo urdina … Seguir leyendo

Publicado en 1 Narrazioa | Etiquetado | Deja un comentario

Jenio bizian

Atzo istripua izan nuen. Hori bai, oso txikia. Hain txikia, nire autoak ez du matxurarik ere, gurpilaz jo nuen bestearen atea. Hark ere ezer gutxi. Lehen momentuan jenio bizian jarri nintzen, zeharo asaldatuta, emozioz gainezka, barrena irakiten, eta kasik garrasika … Seguir leyendo

Publicado en 1 Artikulua/Prentsa | Etiquetado | Deja un comentario

Norberarena estimatu

Baratzezainak tomate bikainak dauzka, aspaldian izan dituen onenak. Akatsik izatekoan, asko hazi direla, eta ezin diote zutik eutsi beren buruari. Aldameneko baserritarrak badauzka hesola batzuk. Zeharo okerrak eta traketsak badira ere, baratzezainak uste izan du estutasunetik atera dezaketela, eta lagunari … Seguir leyendo

Publicado en 1 Artikulua/Prentsa | Etiquetado | Deja un comentario

Itzalarekin adiskidetu

Erreprimitu eta subkontzientera bidaltzen dugun material psikologikoak osatzen ditu gure Itzalak. Nahiko sinplea da itzalarena ulertzea: guk geure buruaren irudi jakin bat, besteek onartu edo goraipatuko duten irudia eman nahi badugu, horrekin bat ez datorren guztia erreprimitu egingo dugu: zintzo-fama … Seguir leyendo

Publicado en 1 Espiritualitatea/gogoeta | Etiquetado | Deja un comentario

Oiduiko txabola

Dakizuenez, joan den ostiral gauetik larunbat goizera bitartean, zaldibitarren Oiduiko txabola kiskalita azaldu da. Ekintza hori intentzioz burutua izan bada, izenik gabeko basakeria, ankerkeria, astakeria eta ezjakin eta estupidoen lana esaten zaio horri. Horrelako ekintzek zipitzik ere ez dute laguntzen, … Seguir leyendo

Publicado en 1 Artikulua/Prentsa | Etiquetado | Deja un comentario

Normala izan

Edonork daki gehiegi nabarmendu nahia sufrimendu-iturri dela. Han dago nabarmendu nahi duenaren egoa, bere estrategiekin, ustez zoriona ekarriko dioten objektu guztiez jabetu nahian. Ordea zoriontsu garenean ez dago inor zorion horretaz jabetzeko. Zoriona besterik ez dago. Pentsatuz eta erabakiak hartuz … Seguir leyendo

Publicado en 1 Artikulua/Prentsa | Etiquetado | Deja un comentario

Jon Azpillaga Urrutia: bertsolari eta plazagizon

Berrogeita hamazazpi urte dira aurten, beteta edo betetzeke, Jon Azpilla bertsolaria ezagutu nuela, argazkitan, prentsa eta bertsotan; pertsonalki ezagutu nuenerako beste hiruzpalau urte gehiago igaro ziren. Oker ez banago, San Luis Gonzagakoaren ospakizun-festan. Dena den, ez da erraza zehaztea zein … Seguir leyendo

Publicado en 1 Bertsoa | Etiquetado | Deja un comentario