Normala izan

Edonork daki gehiegi nabarmendu nahia sufrimendu-iturri dela. Han dago nabarmendu nahi duenaren egoa, bere estrategiekin, ustez zoriona ekarriko dioten objektu guztiez jabetu nahian. Ordea zoriontsu garenean ez dago inor zorion horretaz jabetzeko. Zoriona besterik ez dago. Pentsatuz eta erabakiak hartuz nahi dugu disfrutatu, baina  pentsamendua dabilen inguruan zorionarentzat toki gutxi dago.

Esaterako, futbol-partidan Iñaki eta Anjelen portaerak diferenteak dira: Iñakik jokaldiekin gozatzen du, pentsamenduak ahazturik, burua jokoarentzat baino ez duela; Anjel gogoetan ari da: “aurrera ez baino aldamenera jaurti behar zian, laguna bakar-bakarrik hantxe zegoan eta…”; Anjel aditu moduan mintzatzen da, nabarmendu egin nahi du. Iñakik disfrutatu.

Parentesi artean esanik, bertsotan ere berdin gertatzen da: potoak, hanka-luzeak, errimak, neurriak eta betelanak kontrolatzera doanak ez du gozatuko behar bezala, bertsoa bere osotasunean entzun eta disfrutatzera doanak bai. Ondoren komentario asko egin nahi duena, “entenditua” da, baina aretotik aurpegian irribarrea besterik gabe irteten dena, zorionekoa.

Futbolera itzulirik, Anjelentzat irabaztea da inportantea, Iñakirentzat futbola. Iñaki momentuan da zoriontsu, hantxe bertan, futbol-zelaian. Anjelek hurrengo partidan gozatu beharko du, gaur haserre dago-eta, ekipoak galdu duelako. Iñaki pozik joango da hurrengo egunean lanera, partida ona ikusi duelako; Anjel, kopetilun. Baina aurkitu bide du soluzioa: hurrengo partidarako proiektatuko ditu arrakasta eta zoriona. Anjelek orain badaki bere ekipoak zergatik galdu duen, eta badu erremedioa datorrenerako. Pentsamenduz pentsamendu ehoko du soluzioa; azaldu nahiaren ondorioa da, besteak baino entendituago izan nahiarena, sufrimendu berrien osina.

Baina zergatik horrelako antsietatea ezberdina izatearren? Zergatik ez gara konformatzen “beste bat gehiago” izatearekin? Zer gauza ederragorik elkarbizitza aberatsa baino? Taldean ondo konpondu; taldekerian erori gabe, noski. Besteei ekarpenak eginez eta konpartituz bizi.

Partida guztietan izango du zerbait Anjelek, etxera haserre itzultzeko: irabazitakoan, bakarren batek esango dio haren taldeak ez zuela merezi irabaztea, eta nahikoa berriro ere zizareak berotuta etxeratzeko. Zirkulu bizioso bihurtuko zaio dena: frustrazio bat gainditzerako bestea aurrean duela.

Dena konpondua leukake Anjelek, futbol-zale normala izatearekin konformatuko balitz, eta partidako gorabeherak futbol-zelaian uzten ikasiko balu. Futbol-zale berezia, besteak ez bezalakoa, izan nahi, ordea, eta horrek hondatzen du, nahiz eta ez konturatu. Eman nahi dugun irudiaren esklabo bihurtzen gaitu berezi izan nahiak, eta besteen onarpenaren eskale.

Bai Horixe, DV: 170202

Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s