Oiduiko txabola

Dakizuenez, joan den ostiral gauetik larunbat goizera bitartean, zaldibitarren Oiduiko txabola kiskalita azaldu da. Ekintza hori intentzioz burutua izan bada, izenik gabeko basakeria, ankerkeria, astakeria eta ezjakin eta estupidoen lana esaten zaio horri. Horrelako ekintzek zipitzik ere ez dute laguntzen, Aralarko bideen eztabaida pil-pilean dagoen honetan. Akzio gaitzesgarria da, eta juizio apur bat duen orok gaitzetsi beharrekoa, besteak beste, sindikatuek egin duten bezala: «Oiduiko txabolaren erreketa dela eta, Aralarko abeltzainok, EHNE eta ENBA nekazal sindikatuokin batera, gure gaitzespenik irmoena azaldu nahi dugu, ekintza basati honen aurrean».

Historia luzea du Oiduiko txabolak, luzea eta anitza, postura horretan amaitzea merezi ez zuena. Gure astoak ikusiko balu! Behin batean, kontatu nuen hortxe ezagutu nuela, adibidez, Lazkao Txiki.

Anizetoren txabola −horrela zeritzon guk hartu aurretik, izen horretako artzaina han egon zelako−, 1972an hasi ginen eraikitzen. Gogoan dut, lehenik, akabatutako behorra atera behar izan genuela txabola barrutik, eta handik hara hasi lanean.

Zaldibiako herriaren ordezkaritza zabala aritu zen Oiduin lanean, bakoitza bere postuan. Baziren helduxeagoak, gazteak (nik 26 urte nituen) eta adin txikitik handirako muga horretan zeudenak. Batzuk obra gidatzen, beste batzuk ofizial, gehienak pioi eta asko eta asko garraioan, gure astoa eta ni neu bezala. Gogoan dut, San Pedro egunean, azken zuriketak egin eta Larraitza joan ginela festara nahiko koadrila handia. Garai hartan Larraitzen, San Pedro egunean, festa handia egiten zen. Bestalde, ez zait ahaztuko nola egoten ginen Enirioko Arza artzainaren txabolan, afalondoan, bertso, txiste eta kantu. Lana egiten genuen, baina baita disfrutatu ere.

Era guztietako historia du Oiduik: bilera, festa, lagunarteko otordu, bertso saio…. Orain kiskali egin da/dute. Espero dezagun txabolaren ondoko hagin-arbola onik aterako ahal zela, horrek esanahi handia du-eta guretzat.

Oiduiko txabolaren testuinguruan kokatu beharko genuke Galilurrerantz (lehen, Gailur Haruntz) Mendi Elkartearen sorrera ere, eta oraindik bizi-bizirik dagoena zeinek mendi-jarduera anitz eratzen duen.

Baina Oiduiko lanak ez ziren orduan amaitu. Belaunaldiz belaunaldi beti jarraitu dute obrek, batean ura ekarri eta bestean bainugela egin, eta abar eta abar, praktikoki ‘atzo goizera’ arte. Berriz ere zutik ikusi nahi genuke lehenbailehen.

Bai Horixe, DV: 170209

Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s