Itzalarekin adiskidetu

Erreprimitu eta subkontzientera bidaltzen dugun material psikologikoak osatzen ditu gure Itzalak. Nahiko sinplea da itzalarena ulertzea: guk geure buruaren irudi jakin bat, besteek onartu edo goraipatuko duten irudia eman nahi badugu, horrekin bat ez datorren guztia erreprimitu egingo dugu: zintzo-fama nahi badugu, horren kontra dauden jokabideak erreprimitu eta gela ilunera bidaliko ditugu. Irudi ‘perfektuaren’ bila saiatuko gara. Baina arazoa ez da perfektuak izatea, osoak izatea baizik. Eta ezinbestekoa da itzalarekin adiskidetzea eta pertsonaren bateratze-prozesuan aurrera egitea, osoak izateko.

Kuriosoa da, horratik!, itzala nola azaltzen den gutxien uste dugunean. Bizia nahiko ondo doakigula edo joango zaigula uste dugunean… hor dator iluna gure zoriona etetera. Beno, ‘zoriona etetera’ esatea ez dago ondo, zeren itzal eta guzti gara asebetea, betetasun osoa.

Beste modu batean esanda, geure buruaz eman nahi dugun irudi hartan sartzen ez den guztia da itzala. Ezkutatzen duguna da itzala, eta maskara, berriz, ‘ni’ publikoa. Zenbat eta argi gehiago egin gure maskarak, orduan eta beltzagoa izango da gure itzala. Maskarari gogor atxikitzen gatzaizkio, uste dugulako hori dela gauzarik baliosenetako bat. Maskara da irudi baliagarri edo idealizatua. Horrela osatzen edo eraikitzen da ‘ni’ faltsua, besteen aitormena eta onespena lortzeko. Itzala ez da behin ere geldi egoten: barrendik kanpora irten nahian dabil beti.

Itzala eta egoaren arteko borroka sistema aproposa da energia ugari galtzeko, eta egoaren irtenbidea izaten da besteengan proiektatzea. Besteengan ikusten dugun mespretxagarri guztia geuregan dago. Egoak panikoa sentitzen du bere irudia erortzeko, zeren, bere intuizioaren arabera, azpian dagoena benetan mespretxagarria da.

Irudi ona ematearren eginahalak egiten ari den pertsona zerbait larria adierazten ari zaigu: esan nahi du baduela beste irudi bat, eta benetan beltza dela. Bere buruarekin eta bere irudiarekin gustura sentitzen denak ez dauka motiborik beste irudi bat nahi izateko. Beraz, zenbat eta gehiago saiatu irudi ona ematen, orduan eta elementu gehiago sartu behar dira itzalpean. Ez hori bakarrik; baizik gero eta desatseginago egingo zaigu geure burua, eta errudun-sentimendu handiagoa, auto-tratu txar gehiago.

Bere argi-itzalekin onartu behar dugu garena edo gure egia, oso, umil eta errukitsu haz gaitezen. Itzala salataria da. Garbi azaltzen du ez garela ematen duguna, eta bertigo-sentsazioa sortzen digu. Hainbeste saiatu irudi ona eraikitzen, eta non ohartzen naizen ez naizela hori bakarrik; gustatu ez eta itzalera bidali dudan guztia ere nirea da. Eta biak onartzen ez baditut, ez dut egingo atarramentu onik. Posible da gure inkontzientearen mezuei denbora askoan entzungor egitea, mozorrotu eta geure burua engainaturik, baina errealitatea ukatzea ezinezko bihurtzen denean, horrek esan nahi du iritsi dela ordua aurrez aurre egoteko ahaztu eta erreprimitu ditugun aspektuekin.

Ohartu behar dugu ‘santu’ bakoitzarengan ‘bekatari’ bat dagoela, eta alderantziz ere berdin: edozein ‘bekatariren’ barnean dago ‘santu’ bat. Argia eta itzala beti elkarri lotuak daude. Egia osoa onartu eta aitortzeak bakarrik askatuko gaitu. Itzala integratzen badugu, orduan gaindituko dugu eszisioa eta orduan hasiko gara sano bizitzen.

Jatorrizkoa: Enrique Martínez Lozano
itzuli,moldatu: rufino iraola garmendia
Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s