Norberarena estimatu

Baratzezainak tomate bikainak dauzka, aspaldian izan dituen onenak. Akatsik izatekoan, asko hazi direla, eta ezin diote zutik eutsi beren buruari. Aldameneko baserritarrak badauzka hesola batzuk. Zeharo okerrak eta traketsak badira ere, baratzezainak uste izan du estutasunetik atera dezaketela, eta lagunari hesolak eskatzea deliberatu du. Baserritarra ez dago etxean hesolak eskatzera joan denean. Ordea, lagunak gaizki ez duela hartuko-eta, baratzezainak eraman eta tomateei ipini dizkie. Baserritarrak, etxeratu denean, ­berebiziko eskandalua armatu dio baratzezainari eta hesolak kendu eta berriro atarian pilatu, tomateak, lurrera jausita, usteltzen utzirik.

Geurea bada, hesola oker bati garrantzi gehiago ematen diogu arbolaz beteriko 10 hektarea herri-terrenori baino. Publikoa, azkenean, ez da inorena, eta kontu egiteko orduan gutxiago. Zeharo posesiboak eta geurekoiak gara. Hazitako ibaiak baino indar handiagoa du gure egoak: bereari ondo atxiki eta ondare komunarekin ezer jakin nahi ez, probetxu ona ateratzeko ez bada.

Bizilagunen komunitate batean orain arte kalefakzio zentrala zeukaten, eta, lege berria dela bide, bakoitzari kontadore bana ipini diote. Kontadore berrien miraria da guztien artean lehengo bakarrak baino gutxiago gastatzen dutela. Ba omen dira, komunitate horretan, %12tik gora aurreztu dutenak. Noski, lehen dena ez zen izango bizilagunen errua edo orain meritua.

Zenbat sesio eta tekela ez dugu ikusi, bizitzan zehar, huskerien baitan. «Etxekon onik ez duk» esan ohi zuen gure osabak. Etxekonen artean, sarritan, animaliak izaten dira errudunak: zuen katuak gure umeari atzamarka egin diola, zuen txerriak gure baratzean uxarrean egin duela, zuen behia gure arbitara etorri dela, zuen ardiek gure gaztainadia morkots eta guzti jan dutela… Mugak ere sesio-bide: batek mugarria zentimetro bat mugitu duela, besteak gure murkoan sega-kolpe bat gehiago eman duela; hurrena, gurdiaren gain-hagak jota haren sagarrari zotz bat kendu diola…

Oiduiko txabolaren erreketa dela eta, hitz gogor samarrekin gaitzetsi edo kondenatu dut, nonbait, ekintza hura, hementxe idatzitako artikuluaren bidez. Handik egun gutxira, whatsappa jaso nuen, ironiaz idatzia, noski: «Irakurri nuenean, ostras! Hire kontrako ekintza zela pentsatu nian». Nire erantzuna ez zitekeen besterik izan, hauxe baizik: «Sua bezain suhar. Gainera, denena ere ez al da norberarena bezala estimatu behar?».

Bai Horixe, DV:170216

Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s