Jenio bizian

Atzo istripua izan nuen. Hori bai, oso txikia. Hain txikia, nire autoak ez du matxurarik ere, gurpilaz jo nuen bestearen atea. Hark ere ezer gutxi. Lehen momentuan jenio bizian jarri nintzen, zeharo asaldatuta, emozioz gainezka, barrena irakiten, eta kasik garrasika esan nion madrildar gazteari (Miguel Ángel Ruiz de Pascual-i) ea ez al zuen ikusi aparkatzeko maniobra egiten ari nintzela.

Hura, berriz, berean! Erretrobisoretik begiratu behar nuela inor ote zetorren, bera geldi zegoela nik jo nuenean. Ez zegoen ados jartzeko inolako modurik, gure egoismoen talka-hotsa izugarria zen. Hain handia ezen udaltzainei deitu behar izan genien. Haiek, ordea, ezer argitzen ez. Enkargu bat neukala, eta, huraxe eginda, segituan nentorrela esan nien. Bueltakoan deliberatu nuen neu egingo nintzela kargu.

Nire portaera aztertu nuen, eta ez zela duina iruditu zitzaidan, arrazoi nuen ala ez kontuan hartu gabe (Ordiziako kalean jende dezente eta lotsatu ere egin nintzen pixka bat). San Paulok baino konbertsio handiagoa izan nuen bidean. «Neu egiten naiz kargu», bota nien plast!, denak harrituta utzirik. Eta gorputzeko sentsazio txar guztiak hegaka, ihesi, hasi zitzaizkidan; arerio-sentimendua adiskide-sentimendu bihurtu zen nire baitan.

Udaltzaina egiten ari zen paperak apurtu, eta beste era batean egin genituen; madrildar gazteari esku eman, tartean hitz gogorrik izan bazen barkatzeko eskatu, eta bake santuan amaitu genuen dena. Ez dago esaterik hamar minutuan nolako transformazioa nozi dezakeen pertsonak! Zergatik? Ez dakit espresatzen, sentitu baino ez  nuen egiten. Uste dut gertaera onartzeak eta gertaera hori ez zarela ‘zu’ ohartzeak ematen duela klabea.

Orain arte eskribitu dudana errepasatzerakoan ohartu naiz hiru gauza, bereziki, aipatu ditudala: emozioak, sentsazioak eta sentimenduak. Ez ote dira gauza bera? Ez, noski! Oso ingurukoak bai, baina nik egin dudan erabilpenaren arabera, ez dira gauza bera.

Egun hauetan badarabilt beste problema bat: hagineko mina. Ez da ederra baina adibide gisa asko balioko dit. Min oro bezalaxe, hagineko mina ‘sentsazioa’ da, horrek sortzen duen animo-egoera (tristura, malenkonia, arrabia…) ‘sentimendua’, eta, agoantatu ezinik, garrasi egitea edo zeharo zeure onetik ateratzea ‘emozioa’. Hagineko mina sentsazio hutsean geratzen denean, gaitz erdi! Jeneralean, ordea, beste lagun biak ere aldean izaten ditu. Onerako direnean, laguna onak dira, ordea txarrean txarrak!

Bai Horixer, DV: 170223

Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s