JARDINA

Gure jardina txikia da. Hirurogei metro burutik. Baina metroak ez dira oztopo landare bariatu dezente edukitzeko. Iturria da jardinean sartu eta atentzioa ematen duen lehenengo gauza. Mangera luzea daukat hari itsatsia, jardinaren ertz batetik bestera erraz iristen dena. Muturrean grifo urdina du. Presio handian ateratzen da ura. Minutuan 20 litro aise emango ditu. Neguan lan gutxi eragiten diot: teilatu azpian geratzen diren pinuak bakarrik ureztatzen ditut. Udan beste kontu bat da: egunero izaten du zeregina, atariko landareak ere, etxean barrena mangera pasatuta, horrekin erregadiatzen baititut. Azertu handia izan zen jardinean ura ipintzea. Eskuz erregadiatu behar izanez gero, noizko amaitu! Ez dut pentsatu ere egin nahi.

Etxetik irten eta bost mailako eskailera jaitsi behar da, jardinean kokatzeko. Eskaileretan bi ezpel-landare daude, Iruñeatik ekarriak, borobilean soilduak, loreontzi banatan ipiniak. Dotorezia aparta ematen diote zona horri. Ezpela landare eskertsua da. Ez du zainketa berezirik behar, ur apur bat eman behar  udan, eta asko irauten du. Gure horiek urteak daramatzate loretokiko eskaileretan, eta oraindik irauteko itxuran daude. Intsektu askoren babesa dira. Ura botatzen diedanean, denak kanpora ateratzen dira, horregatik dakit. Pentsatzen dut berriro itzuliko direla, ez dut, behintzat, nabaritu fauna hori gutxitu denik. Erleak ere bezeroak dira. Poz ematen dit gure ezpeletatik sortutako eztia hor nonbait izateak, eta norbaitek dastatzeak.

Aurten izotz gogorrak egin ditu. Limoi-arbolari erasan diote gehien. Bidean zetozkion aleak, adarretatik lurrera erori dira, hostoak zimeldu eta kiribildurik dauzka. Badirudi nahiko barrura sartua zaiola negu gaiztoaren ondorioa. Kendu egin beharko dugu, pena ematen badigu ere. Jardinean zimur eta zimel egoteko, hobeto dago beste nonbait, lotsatuko ez den tokiren batean.

Olibondoak ondo egin dio aurre izotzari, gaineko oliba beltzak zimurtu bazaizkio ere. Baina izotzarena baino gehiago denborarena izango da. Adar eta hostoetan ez du aitzakiarik, berde-berde ikusten zaizkio. Ez da handia. Ontziak, egurrezko loreontzi borobila, 60 bat zentimetroko diametroarekin, ez dio uzten hazten. Baina hain dago polit, eder eta sano… ez goaz ezer egitera, ondotxo dago dagoen bezala.

Orain (otsail-hondarrean gaude), ez dago udako begonia eta geranioen arrastorik. Begoniak nahitaez aldatu behar dira, baina geranioek ere ez dute agoantatu negu beltza. Horien loreontziak hutsik daude, hobeto esan lurrez beterik, udaberriaren zain, berriro loreak hartu eta hazteko. Denboraldi berriarekin, lore berriak.

Mota bat baino gehiagoko pinuak dauzkagu, batzuk loreontzi handietan; bata lurrean zuzenean sartuta. Bat edo beste idortuak barrendik, nahiz eta kanpo aldetik itxurari eutsi. Salbatu direnak ederrak daude, eta udaberriak emango die dotoretu ederra, aurreko urteetakoa errepikatzen baldin bada. Lurretik zuzenean elikatzen dena, nahiz eta horri ere ura eman, guztiz lerden dago, hazi eta hazi, eta tantai bihurtzeko bidean doa, bizilagunarentzat oztopo ez bada, haren etxeko teilatu ertzera ia-ia iritsian baitago. Lastima litzateke kendu beharra. Bota beharrean aurkitzen bagara, nik ez diot, behintzat, zerra erantsiko. Besteren batek egin beharko du lan hori.

Gorostia da momentu honetan dagoen landarerik deigarriena. Hosto tenteak, puntan arantzadun. Bestek baino hobeto eutsi die neguko enbatei. Indartsu dago, kimu berriak goraka. Ale gorriak dauzka bolumen osoan erregularki kotatuak, estetikari garrantzia emanez. Txoriek oraingoz ez diote eraso. Eskertzen diet bere gainean pausatze hutsarekin konformatzea, jatea ere libre duten arren. Ez dago gauza ederragorik txoria arbola gainean kantari baino.

Badira lorategia baratze bihur dezadan gomendatzen didatenak, lurrari etekin hobea ateratzeko. Baina, niretzat, probetxurik handiena horrelaxe dauka. Ez dago kontenplazio-gai izateak adina balio duen ezer. Baretzeak sabela betetzen du, jardinak espiritua. Espiritualitatearen sinbolo dira jardinak.

Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Narrazioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s