Archivo mensual: marzo 2017

`Txetx’ eta ‘txotx’

Atzoko DVren iritzi sailean irakur daitekeenez, euskaldunon kultura agrafoa (letrarik gabea) da. Baina ahozko literatura, halabeharrez, funtzionala bezain aberatsa omen dugu. Agian, gai zentraletik apur bat desbideratzea da, baina horrixe heldu nahi nioke. Eta euskaldun (euskal herritar) guztiak sartzen ditu … Seguir leyendo

Publicado en 1 Artikulua/Prentsa | Etiquetado | 2 comentarios

Adiskide galduak

Urte asko dira Bergarako UNEDen ikasten jardun nuela, jakiteko gogoa inoiz ase gabe, beste langintza batzuetan aritu ostean. Lan klase asko probatua naiz, ajustadore, bulegari, eta irakasle nintzen Bergaran ikasten hasi nintzenean. Paroan gelditurik, tartean beste ikastaro batzuk ere egin … Seguir leyendo

Publicado en 1 Artikulua/Prentsa | Etiquetado | Deja un comentario

Zientziak dena al daki?

  Zientziak, hasteko eta behin, deskribatu egiten du. Nola deskribatzen du? Zientzia bakoitzak bere modua eta eredua ditu, errealitatera iristeko. Errealitatearen dimentsio neurgarriak hartuko ditu kontuan zientzia fisikoak. Hori da bere eremua. Medizinak beste horrenbeste egiten du. Maiteminduak bere barrenari … Seguir leyendo

Publicado en 1 Ez-bi antologia | Etiquetado | Deja un comentario

Informazioa eta kontzientzia.

Zenbaitentzat (Chalmers), informazioa da kontzientziaren esentzia. Errealitate fisikora bildu ezinak biak, eta biak “gauza bera”. “Pan-psikismo informazionala” deitzen dio San Miguel de Pablos-ek. Hau da, entitate batek (guztiek?), biologikoa ala ez, informazioa jaso, gorde eta transmititzeko daukan gaitasuna. Adibidez, termostato … Seguir leyendo

Publicado en 1 Espiritualitatea/gogoeta | Etiquetado | Deja un comentario

Beldurraren kontra

Kasik egunero elkartzen gara talde bat, jokoan egiteko, Goierriko paraje ezagun bateko taberna batean. Denak erretiratuak eta urteetan sartuak: Mikel, Iñaki, Joakin, Rufino, Maite, Maria, Arantza, Juanita eta beste asko. Izen batzuk gutxi gorabeherakoak dira, baina hori da gutxienekoa; ongi … Seguir leyendo

Publicado en 1 Artikulua/Prentsa | Etiquetado | Deja un comentario

Bakea eta damua

Aspalditik sentitzen nuen deia, eta esan nionean bakearen eta damuaren gainean eta gorrotoa eta barkamenari buruz eskribitu behar nuela, «eorri’re ez ao pakezale, moteil; zertan sartze aiz saltsa oitan?», esan zidan gertuko batek. Ni horrelakoxea izaki! Eta izaerak hilobian akabera! … Seguir leyendo

Publicado en General Castellano | Etiquetado | Deja un comentario

Ispiluaren jokoa

Zenbat aldiz begiratu ote dugu ispiluan bizitzan zehar! Noiz hasi ote ginen begiratzen! Kontzientziarekin lotua dago ispilua. Haurrak bere burua ispiluan lehenengo aldiz ezagutzen duenean jaiotzen omen da kontzientzia. Iristen da momentua, ezen ohartzen den haurra, aurreko ispiluan ikusten duena … Seguir leyendo

Publicado en 1 Artikulua/Prentsa | Etiquetado | Deja un comentario