Beldurraren kontra

Kasik egunero elkartzen gara talde bat, jokoan egiteko, Goierriko paraje ezagun bateko taberna batean. Denak erretiratuak eta urteetan sartuak: Mikel, Iñaki, Joakin, Rufino, Maite, Maria, Arantza, Juanita eta beste asko. Izen batzuk gutxi gorabeherakoak dira, baina hori da gutxienekoa; ongi ordezkatzen dituzte han elkartzen direnak. Jokoan ari garen bitartean, sartu-irten handia izaten da tabernan. Denetarik, baita gazteak ere. Gure begiak, askotan, tira eginda bezala joaten dira gazteengana, jokoari jaramonik egin gabe.

Maiz asko, adinean dagoen aldeak ekarri ohi duen solasak ohartarazten gaitu zaharraren begiak ditugula nola gazteentzat hala geure buruarentzat. Metroa erabiltzen dugu sinbolotzat. Zentimetro bakoitza urtebete dela jota, bat baino gehiago gara metroa %70 laburtu dugunak; eta denak ere erdia baino gehiago, dezentez gehiago, gutxienez %60 jan dutenak. Eta are zaharrago sentitzen gara norbaitek esaten duenean gazte horiek, derrigorrez, aitona zahartzat hartuko gaituztela. Martxa makurra, noski! Ez, abiadura handiegia!

Eta aldamenetik laster hasiko da norbait, arranguratsu, «utzi kontu oik, aaztu, ortan ez pentsau». Izan ere, gaurko moda hori da, munduko aldiaz eta mundua agurtu beharraz ez pentsatzea, isiltzea. Hori dena, ordea, beldurraren ondorioa besterik ez da. Horrenbeste urte munduan eta ikasgairik printzipalena ez dugu ikasi: beldurrik gabe bizitzen.

Esango nuke bizitza osoan beldurrez bizi izan garela, mila beldur motaren mende: bikote-lagunarekin hasteko beldurrez, bikote-laguna uzteko beldurrez, ezkotzeko beldurrez, ezkongabe geratzeko beldurrez, umeak izateko beldurrez, umeak ez izateko beldurrez, lana aurkitzeko beldurrez, lana galtzeko beldurrez, gaixotzeko beldurrez, sendatzeko beldurrez, gastatzeko beldurrez, besteak adina ez izateko beldurrez, etxea erosteko beldurrez, etxea kentzeko beldurrez, gizentzeko beldurrez, argaltzeko beldurrez, egia esateko beldurrez, gezurra esateko beldurrez, lagunekin elkartzeko beldurrez, lagunengandik banantzeko beldurrez, hildakoan zer ote dagoen beldurrez, ezer ez ote dagoen beldurrez…

Ene kristauok! (esamoldea da), ez dago motiborik ezeren beldur izateko. Ez dago presente eternoa besterik, eta hori berbera da urtebeterekin, hogeirekin ala ehunekin. Datorrena onartu (lo que viene conviene) eta momentu bakoitzari atentzio osoa eskainiz bizitzea da sekretua. Une bakoitzak eta adin bakoitzak beren xarma dute.

Bai Horixe, DV 170316

Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s