Adiskide galduak

Urte asko dira Bergarako UNEDen ikasten jardun nuela, jakiteko gogoa inoiz ase gabe, beste langintza batzuetan aritu ostean. Lan klase asko probatua naiz, ajustadore, bulegari, eta irakasle nintzen Bergaran ikasten hasi nintzenean. Paroan gelditurik, tartean beste ikastaro batzuk ere egin nituen, adibidez, irrati-esataritarako eta mekanografia-ikastaroa: nahiz eta idazten jakin, edozein oposiziotara presentatu behar izanda ere, abiadura falta zitzaidan, praktikatuta baino lortzen ez dena. Irrati-esatari moduan ez nion etorkizunik ikusten neure buruari, eta ez nintzen presentatu ere egin, okasioa izan nuenean.

38 urte nituen Bergarako abenturari ekin nionean, ordurako ileak ez zidan egiten enbarazurik buruan; ez zen soilgunea, saila baizik. Larunbat goizetan izaten genituen eskolak, 25 urtegik gorakoentzat unibertsitaterako sarrera prestatzeko, eta eskolen ondoren, toki guztietan bezala, errekreoa. Hantxe ezagutu nuen Jesus Beitia Lasuen; adiskide egin ginen, eta oroitzapen onak gorde ditut hari buruz nire gogoramenean. Mutil argala, tentea, ile beltza buruan, aurpegi zorrotz antza, esku latzak, baserritarrarenak, buru argia, arduratsua eta munduaz kezkatua.

Sarritan galdetu izan dut, isilean, zer bizimodu ote daraman “Bergarako” nire lagunak, kurtsoa amaitzean erlazioa ere amaitu egin baitzen, 1984ko martxoan, hain zuzen UPV/EHUko azterketak gainditu ostean. Horrela sartu nintzen Donostiako Irakasle Eskolan, euskal filologia espezialitatean. Lehendik nekienarekin egin nuen karreraren erdia, eta lan dezente eginda beste erdia. Edonola ere, emaitza onak izan nituen.

Ustekabea ez da txikia izan Jesus Beitia Lasuenen mezua ‘facebook’en ikusi dudanean: «Urte batzuk joan dira Bergarako UNEDen elkar ezagutu genuenetik, nahiz eta nik denbora gutxi eman nuen han, baserrian nengoen eta hango zereginetan murgilduta nenbilen». Atsegin zitzaidan haren berri jakitea eta zer moduz bizi zen galdetu nion, neuk ere ‘faceebook’en bitartez. Erantzuna segituan iritsi zen: «Bost urte eman ondoren misioetan, Ekuadorreko lurretan, etxera itzuli nintzen (…) Baserrian ama daukat ondoan. Argiaren bila nabil, betenetako betetasunarekin topo egin nahian. ‘Hemen’ aldizkaria irakurtzen dut. Eskerrak zure itzulpenengatik. Lehen baserriko ogia egiten nuen saltzeko, orain etxerako bakarrik. Ortuariak egin eta salduz eta abar luze bategaz defenditzen ari naiz». Horrela kendu dizkiogu hautsak gure adiskidetasun zaharrari.

Bai Horixe, DV: 170323

Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s